GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-23
- Areto Futbola
Hegoaldek gero eta atzerago ditu atzeko postuak

DONOSTIA

Garrantzi handiko garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Hegoaldek eta, beraz, gero eta atzerago ditu emakumezkoen Ohorezko Mailako atzeko postuak.

Urdinek 4-3 hartu zuten mendean Gironella talde katalana. Partida zaila zuten, bisitariek jadanik lortuta baitzuten Kopa jokatzeko txartela, baina, sailkapenaren goialdera hurbiltzen joateko asmoarekin etorri ziren Tolosara.

Partida ona izan zen, eta bi taldeek izan zituzten aukerak, baina gipuzkoarrak hobeto ibili ziren eta amaieran primeran datorkien garaipena eskuratu ahal izan zuten.

Mutilak

Ohorezko B Mailan, mutiletan, denetako emaitzak lortu dituzte maila horretan dabiltzan hiru euskal ordezkariek.

GSI Bilbok sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du, eta oraingoz igoera fasea jokatzeko postuetan dago. Zuri-gorriek Casanovaren kiroldegian jokatu eta 3-4 irabazi zuten neurketa estu baten ostean.

Alaves, berriz, ez jaisteko borrokan dabil, baina jokalariek ezin izan zituzten hiru puntuak batu, 4 eta 4 berdindu baitzuten etxean Sicoris taldearen aurka. Perfiles Sintal Lizarrakoak izan zuen emaitzarik kaskarrena, galdu egin baitzuten Castro Urdialesen 3 eta 2.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La desaparici�n del Abate Pierre deja hu�rfanos a los m�s pobres
Jendartea
Hotz eta elur arriskuak alerta egoeran du Euskal Herria
Euskal Herria
Ezker Abertzalea pide que la C�mara avale el derecho a organizarse de los j�venes vascos
Euskal Herria
Ibarretxe se re�ne con Batasuna por segunda vez tras el atentado de Barajas
Euskal Herria
El CPT analiza la alimentaci�n forzosa a De Juana
Ekonomia
Zolpan enpresan kaleratzeak iragarri dira finantza talde batek erosi ostean
Mundua
Sangriento atentado contra la poblaci�n chi�ta en un mercado popular en Bagdad
Kultura
�Soy rara: fumo, leo, no veo televisi�n, hago teatro..., �soy un dinosaurio!�
Kirolak
Un San Mam�s �de cinco estrellas�
Euskal Herria
Udalbiltza afirma que la soluci�n tiene su base en los derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss