GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-27
Familia guztiarentzako kontzertua Gure Irratiaren alde, bihar, Biarritzen
Abenduaren hastapenean sute batek Gure Irratiko estudio berriak suntsitu zituen, eta horien kalteen konponketa gastuei aurre egiteko Euskal Herri guztian antolatu dituzten ekintza handienen artean kokatzen da bihar arratsalderako Paskal Endok antolatu duen kontzertua. Biarrizko Atabala aretoan izanen da arratsaldeko hiruretatik zazpiak arte.

BIARRITZ

Anje Duhalde, Unama, Pantxoa eta Peio, Erramun Martikorena, Jojo Bordagarai, Bidaia, Kattalin Indaburu, Kokin, Maddi Oihenart, Pil-Pil, txalaparta eta beste izanen dira bihar Biarrizko Atabalan arratsaldeko hiruretatik aurrera. Gure Irratiko arduradun Jokin Zaldunbidek horrela definitu zuen kontzertua: «Familia guztiarentzako ekitaldia izanen da. Talde edo kantari bakoitzak bizpahiru kantu eskainiko ditu eta bitartean, ondoko tabernan, lasai egoteko aukera ere izanen da arratsaldeko zazpiak arte».

«Ez da kontzertu rockero bat izanen; afitxari begiratuta, igandean gustura egoteko ideia garatu dugula ikusten da. Jarlekuak izanen dira, Atabaleko gela handian 700 pertsonarentzako tokia izanen da», azaldu zuen irratiko arduradunak. Ez dute sarreraren prezioa ezarri, eta «borondatezkoa» izanen dela nabarmendu zuen Zaldunbidek. Izan ere, kontzertutik lortutako dirua Gure Irratiaren egoitza berritzeko baliatuko dute.

Lapurdiko hedabidearen alde egiten ari diren beste ekitaldiak bezala, biharkoa ere irratitik kanpo antolatu dute. «Paskal Endo etorri zitzaigun kontzertuaren eskaintza egitera sutea izan eta berehala. Guk ados geundela esan genion, baina bere gain izanen zela antolaketa, guk kontu sobera dauzkagulako kudeatzeko», kontatu zuen esatariak. Beraz, Endok antolatu du kontzertua Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin eta artisten partaidetzarekin. Atabalak ere eraikina dohainik utzi du eta bertako langileek ere urririk egingo dute lan arratsalde osoan.

Suak jandako egoitza berritzeko beharko duten dirua biltzeko Euskal Herri osotik eskertzekoa den laguntza jaso- tzen ari direla adierazi nahi izan zuen Zaldunbidek. «Oraindik ez gara eskerrak ematen hasiko, ez baitugu inor ahantzi nahi».

Gure Irratiaren erredakzio berria sugarrek jan zutenetik ia bi hilabete pasatu direnean, oraindik argitzeke dago sutearen jatorria. «Ikerltzaile judizialak ikerketa luzatzeko eskatu dute sakonago aztertzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El PSOE ha sido y es parte de este caso
Euskal Herria
Milakabilaka reunirá miles de fotos por la solución
Jendartea
Lapurdiko itsasertzeko etxebizitzak Estatuko garestienak Pariskoen ostean
Jendartea
Y la nieve dejó paso al hielo y al frío
Kultura
Jakintza ikastola, «Wazemank» eta «Aizu!» «Argia»ren aurtengo saridunen artean
Euskal Herria
Etxerat apremia a la movilización de las instituciones por De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss