FIPA: Nazioarteko telebistarako programen jaialdia
«Bye, bye, Belgium» itxiera filma proiektatzea debekatu du ekoizleak
Atzo jakinarazi zuten RTBF «Bye, bye Belgium» fikziozko dokumentalaren ekoizleak filma proiektatzea debekatu zuela. Lana gaur jaialdiaren bukaerako gaualdian ematekotan ziren, baina ostegunean ekoizleak debekua azaldu zuen. FIPAk ez du filma proiektatuko, beraz; atzo ez zuten azaldu, baina, horren truke zer jarriko duten gaur.
BIARRITZ
Elurraren ondotik, FIPA jaialdian beste ustekabe bat gertatu zen atzo; hau da, zentsura. Gaur gauean, jaialdiaren bukaerako gaualdian, antolatzaileak “Bye, Bye, Belgium” dokumentala proiektatzekotan ziren. Baina joan den ostegunean helaraziriko gutun baten bidez, RTBFBelgikako telebista publiko eta filmaren ekoizleak proiekzio hori debekatu zuela jakinarazi zuen. Philippe Dutilleul zinemagileak landuriko fikziozko dokumental horretan, Belgika herriaren desegitea aurrez ikus- ten da Flandesen zatia bereizi ondoren.RTBF telebista kateak argi utzi zuen ez zuela baimendu filma publiko aurrean zabaltzea eta jaialdi baten programan sartzea. Dokumentala, izan ere, abenduaren 13an eman zuten Belgikako RTBT telebistan. Emanaldi horren ondotik, ikus-en- tzunezko Kontseilu Gorenean administrazio prozedura baten pean jarri dute ikus-entzunezkoen legedia eta kazetaritzaren deontologia errespetatu ez izanagatik. RTBFko arduradunek, egoera horretan zeudela-eta, prozedura iragaten ari den bitartean filmaren zabaltze guztiak bertan behera uztea erabaki dutela esan zuten.
Proiekziorik ez Bigarren argudio bat eman zuten filma proiektatzea debekatzeko: ondoko ekainaren 10ean Belgikan izanen diren legebiltzarreko hauteskundeak. «Dokumentalak Belgikako Estatuaren erreformari buruzko gal- dera garrantzitsu asko aipatzen ditu. Hauteskundeen kanpaina abiatu da, eta sortu den eztabaidan RTBF kateak izan beharreko neutraltasunak ez du bat egiten film hori proiektatzearekin», aipatu zuten.
Argi utzi nahi izan zuten debeku hori ez zela inolaz ere zentsura, baina aipaturiko bi arrazoi nagusi horiengatik garai labur batean dokumentala ematea etetea erabaki dutela nabarmendu zuten RTBFko arduradunek.Philippe Dutilleul Biarritzen zegoen atzo. Berria zabaldu bazen ere, ez zuen gertakari horri buruzko adierazpenik egin nahi izan. Jaialdiko antolatzaileek ere ez zuten deus erran nahi izan, baina “Bye, bye Belgium” lanaren proiekzioa bertan behera uztea onartu zutela erran zuten. «Damugarria da, baina ez dugu proiektatuko», izan ziren Pierre-Henry Deleau zuzendari artistikoak egin zituen adierazpen bakarrak. Halere, atzo gauean antolatzaileek ez zuten erabaki gaur gaueko itxiera gaualdian zein film proiektatuko duten. RTBFkateak Belgikako “La Libre” egunkariari errandakoaren arabera, filma programatuta zegoela jakin bezain laster erran zieten antolatzaileei ez proiektatzeko.
Hogei bat sari banatuko dituzte gaur
BIARRITZ Gaur arratseko zortzi eta erdietan eginen dute FIPA jaialdiaren sari banaketa. Orotara sei sailetan urrezko eta zilarrezko FIPAk emanen dituzte. Eta, fikzio eta serieetako gizonezko eta emakumezko aktore onenak ere sarituko dituzte. Horiekin batera, Europako gazteek osaturiko epaimahaiak saria banatuko du, eta, azkenik, Frantses Koprodukzioaren Egoera deituriko sailean, Michel Mitriani saria emanen dute. Saria eraman duten filmak erreportaje eta dokumental guztiak bihar egunaren buruan proiektatuko dituzte Biarrizko zinema aretoetan. FIPAk bi ohorezko sari banatuak ditu. Rhombus Media Giraudeau aktore eta zinemagileak ostegun gauean eskuratu zuen saria; eta atzo, berriz, Kanadako Rhombus Media ekoizpen etxeari eman zioten. Hogeita zazpi urte pasatu dira sortu zutene- tik, eta ikusgarri eta musikari buruzko film ugari ekoitzi du Rhombus Mediak. Alde horretatik, arlo horretan egindako lana goraipatu nahi izan du FIPA jaialdiak. Ohorezko Euro FIPA ematearekin batera, “The four seasons” proiektatuko dute, Rhombus Mediak ekoitzitako Antonio Vivaldi konpositore ospetsuaaren obrari buruzko filma.
|