GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-01-27
Floren Aoiz
Pultsua?

Iñaki de Juana kartzelatik atera behar omen zuten. Hori zen fiskalak eskatu zuena, eta zigorraren arduradunek onartu behar zutena. Ez zen erabateko askatasuna, preso egoteko beste forma bat baizik, eta gainera, erabakia defendatu eta hartu behar zuten pertsona horiek ziren De Juana bere ideiengatik epaitu eta zigortu zutenak. Beste era batean esanda, pertsona horiek sortu zuten arazoa, eta zeharkako irtenbidea eman nahi zioten. Esanguratsuki PRISAko komunikabideek aurreratu zuten epaileen asmoa. Bidea errazteko? Erreakzioa probokatzeko? Irakurketa ezberdinak egin daitezke, baina jakin badakigu laster mugitu zirela beste epaile batzuk aukera hori zapuzteko. Eskuinaren menpeko komunikabideek ohiko gurutza- dari ekin zioten, gezurrak zabalduz eta mendeku deiak eginez. Finean, Auzitegi espainoleko epaileek ez zuten fiska- laren irizpidea jarraitu, eta hartu duten erabakia hagitz larria da.

Erabaki horrek ekartzen ahal dituen ondorioak biziki kezkagarriak dira. De Juanaren egoera lehen baino larriagoa da, eta orain ez dago inolako zalantzarik: batzuek uste dute bere heriotza konponbide politikoaren aukera zapuzteko tresna izan daitekeela. Erakutsi digute, berriz ere, haientzat pertsona baten bizitza gauza guztien gainetik dagoela. Bai, to!

Auzitegi horrek beste erabaki garrantzitsua hartu du aste honetan, 2004ko M-11ren epaiketaren inguruan. Berriz ikertuko dituzte erabilitako lehergailuak, eta euskal presoak deitu behar dituzte, lekuko gisa deklara dezaten. Pertsona horiek ez dute sarraskiaz inolako harremanik, jende guztiak dakienez, baina deialdiak konspirazioaren teoria elikatzen du, eta mehatxu zuzena marrazten du PSOEren gobernuaren kontra hauteskunde aurreko egutegian. Hainbat zurrumurruren arabera, lehia giroa dago Auzitegiko epaileen artean, eta mugimendu berriak gertatuko dira hurrengo egunetan. PPk eta eskuin muturraren beste eragileek espainiar gobernua erorarazteko determinazioa daukate eta jadanik esan daiteke hori lortzeko edozein neurri erabiliko dutela.

Pultsu bat gertatzen ari da. Prozesua eta pultsua lotuta daude, baina pultsua haratago doa. Rodriguez Zapateroren Gobernua neutralizatu nahi dute batzuek. Erabakiak hartzeko ahalmena mugatu nahi dute, prozesua aurrera eramateko ahalmena zapuztuz. Gobernutik kanpo egonda ere gobernatu nahi dute, eta pentsa daiteke lortzen ari direla. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El PSOE ha sido y es parte de este caso
Euskal Herria
Milakabilaka reunirá miles de fotos por la solución
Jendartea
Lapurdiko itsasertzeko etxebizitzak Estatuko garestienak Pariskoen ostean
Jendartea
Y la nieve dejó paso al hielo y al frío
Kultura
Jakintza ikastola, «Wazemank» eta «Aizu!» «Argia»ren aurtengo saridunen artean
Euskal Herria
Etxerat apremia a la movilización de las instituciones por De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss