GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-27
Askatasunaren ustez, epaitegien azken erabakiek «etsipena» eragin nahi dute
Iñaki de Juanaren eta Segiren kontra hartutako erabakien atzean helburu nagusi bat ikusi du Askatasunak: euskal herritarren artean «etsipena eta ezintasuna eragitea». Alabaina, gatazka gainditzeko prozesuaren hiru oinarriak, gizarteak babesturikoak ­«hitza eta erabakia errespetatzea, defizit demokrati- koa gainditzea eta elkarrizketa politikoa baliatzea»­, ez dituela inork oztopatuko nabarmendu zuen, «ez Gobernuak, ez PPk ezta Imazen immobilismoak ere».

DONOSTIA

Epaitegi espainolek hartutako azken bi erabakien inguruan jardun zuen atzo Askatasunak:Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juana espetxean uzteko hartutako erabakiaz eta «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren gainean Gorenak emandako epaiaz. Hala- koek, bere aburuz, euskal gizartean «etsipena eta ezintasuna» eragitea dute helburu nagusitzat, «gatazka gainditzeko prozesua amaituta dagoela esaten duten ahots interesatuak ageri diren unean, gainera; horri buruzko eztabaida faltsuak egiten ari direnean».

Eztabaida eta jarrera horiek funtsik ez dutela agertu zuen Julen Larrinaga eledunak, Askatasuneko ordezkari Juan Mari Olanorekin, Oihana Agirrerekin eta Xabin Juaristirekin Do- nostian egindako prentsaurrekoan. «Guk esaten dugu prozesu demokratikoa abian dela Euskal Herrian, eta aspaldidanik gainera. Eta abian da hiru oinarri nagusiek indar nahikoa dutelako prozesua bera elikatzeko, eta herritar gehienek irizpide horiek babesten dituztelako:hitza eta erabakia errespetatzeko irizpidea, defizit demokratikoa gainditzekoa, eta aurreko biak ahalbidetzeko elkarrizketa politikoaren beharra jasotzen duena».

«Hori ezin du inork geldiarazi eta oztopatu, ez Gobernu espainolak, ez PPk ezta Imazen immobilismoak ere», bota zuen.

Preso donostiarraren kasuari dagokionez, Larrinagak adierazi zuen egoera horren arduradun nagusia ez dela Auzitegi Nazionala, «Espainiako Gobernua baizik; bera izan baitzen, Fiskaltzaren bitartez, egoera horri bide eman ziona». Baieztapen hori argudiatzearren, Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarren hitz sonatuak ekarri zituen gogora: «Presoak kalera irten ez zitezen inputazio berriak eraikiko zituztela esan zuen. Eta Fiskaltzak, Iñaki de Juanaren kasuan, eraiki egin zituen eta epaiketan mantendu egin zituen».

Horrenbestez, errepresioaren aurkako antolakundearen arabera, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuari dagokio «sortu duen arazo larri hori konpontzea; eta uste osoarekin eta erabakitasun guztiarekin aritu beharko du».

Bere ustez, auzitegi bereziak De Juana kartzelan mantentzeko hartutako erabaki horrek, presoa bera kaltetzeaz gain, «beste bi galtzaile ere ekarri ditu: lehenik, Estatu espainolaren zilegitasun demokratikoa atera da galtzen, bere jardunbide politikoan errepresio itsuaren eta mendekuaren irizpideak baliatu baititu; eta bigarrenik, euskal gizarte osoa, horrelako gertaerekin etengabeko indarkeria egoeran bizitzera behartu nahi baitute».

«Bide politikoak ixtea»

Auzitegi Gorenak urtarrilaren 19an Jarrai, Haika eta Segi erakundeak «terroristak» direla esan eta 23 gazte abertzaleri seina urteko espetxe-zigorra jarri izanak ere ondorio larriak eragin ditu Euskal Herrian Askatasunaren esanetan. «Agerikoa da herri honetan eskubide zibil eta politikoak baliogabetzea ekarri duela de facto, eta horrek bizi dugun defizit demokratikoa areagotzea dakar», nabarmendu zuen Larrinagak.

Hala ere, ez ei zuen hori helburu nagusia, «bide politikoak ixtea» baino. «Batetik, Euskal Herrian proiektu independentista defenditu ahal izateko edozein bide politiko ixtea du xede; eta bestetik, gatazka gainditzera bideratutako bide politikoak erauzi eta leherraraztea», zehaztu zuen amnistiaren aldeko antolakundearen eledunak.

Gogoeta horretatik abiatuta, galdera luzatu nahi izan zuen:«Hori horrela bada, bide politikorik ez badago, zer geratzen da?». Askatasunaren aburuz, «galdera horri Euskal Herriko alderdi politikoek eta gainerako eragile guztiek erantzun behar diote».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El PSOE ha sido y es parte de este caso
Euskal Herria
Milakabilaka reunirá miles de fotos por la solución
Jendartea
Lapurdiko itsasertzeko etxebizitzak Estatuko garestienak Pariskoen ostean
Jendartea
Y la nieve dejó paso al hielo y al frío
Kultura
Jakintza ikastola, «Wazemank» eta «Aizu!» «Argia»ren aurtengo saridunen artean
Euskal Herria
Etxerat apremia a la movilización de las instituciones por De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss