- Real Sociedad -
Mendieta, taldea osatzeko antolatzailea
·Baliteke Middlesbrough taldeak utzita etortzea 32 urteko erdilari bizkaitarra, baina negoziazioak ez dirudi erraza
DONOSTIA
Badirudi Miguel Angel Lotinak beteranoen alde egin nahi duela Reala zulotik ateratzeko, eta baliteke Gaizka Mendieta martxoan 33 urte beteko dituen jokalaria utzita etorriko litzateke izatea taldea osatzeko Meñakakoak buruan duen antolatzailea. Erdilari bizkaitarra Ingalaterrako Middlesbrough taldean ari da, baina ez da entrenatzailearen planetan sartzen, eta aurtengo denboraldian lau partida baino ez ditu jokatu. Kazetarioi amua Realeko entrenatzaileak berak bota zigun, gaia aztertzeko esan baitzigun. «Aztertu gaia; zerbait egon daiteke. Ez nizueke esango paretaren kontra zuen burua botatzeko. Gainera, Agirretxe utzita joango da, eta norbait etortzeko ateak zabalik egon behar du», adierazi zuen. Ikerketa guztiak Inglaterra aldera bideratu ziren, Middlesbrough hirira hain zuzen ere, bertako Boron egon daiteke-eta Lotinak nahi duen zelai erdiko antolatzailea. Reala bide hori jorratzen ari da eta asteazkena baino lehenago lotu beharko luke gai hau, orduan amaitzen baita fitxatzeak egiteko neguko merkatuko epea. Negoziazioak aurreratu samar daudela adierazi zuten atzo hainbat iturrik, eta Estatu Batuetako talde batek eta Saudi Arabiako beste batek jokalaria fitxatzeko erakutsitako interesa omen litzateke oztoporik handiena. Bi talde horiek Realak baino diru gehiago eskainiko omen lukete, baina jokalariak nahiago omen luke Euskal Herrira itzuli. Horiek hala, Realak Mendietarekin Saviorekin irekitako bidetik jarraitu nahi du, hau da garai batean maila bikaina izan zuten jokalariak ekartzearena, azkenaldian sasoi onenean ez dauden arren. Valenciarekin, 90eko hamarkadaren amaieran, Gaizka Mendieta Europako eta Munduko erdilaririk onena izan zen, eta Champions irabazteko zorian egon zen. Kirol ibilbidea Castellonen hasi zuen. Indar eta teknika bikaineko erdilaria 2001. urtean Laziok fitxatu zuen, baina ez zen aldaketara ohitu, eta ordutik gainbeheran izan da. Bartzelonan utzita maila polita eman eta gero, Middlesbroughek fitxatu zuen, eta han ere nahiko ondo aritu zen iaz belauneko lesio larri bat izan zuen arte. Aurten lau partida baino ez ditu jokatu Bororekin, azkena azaroaren 26an, eta, hortaz, bere egoera fisikoa da zalantzarik handiena. Euskal selekzioarekin urrian Nou Campen jokatutako partidan oso txukun aritu zen, eta taldeko onenetako bat izan zen.
Lotina no quiere cargar a Savio toda la responsabilidad ofensiva del equipo
DONOSTIA
Miguel Angel Lotina no quiere que, después de la
buena impresión que dejó en su debut, toda la responsabilidad de la mejora
ofensiva del equipo recaiga sobre Savio Bortolini, y pidió colaboración al resto
de la plantilla cuando se le preguntó si el conjunto donostiarra es actualmente
«el brasileño y diez más».
«Sí, podría pensarse así, pero no podemos descargar toda
la responsabilidad en él porque el equipo lo componen 11 jugadores. Las
individualidades, cuanto más destaquen mejor, porque siempre es bueno tener un
jugador de esa calidad, pero todos tienen que aportar», señaló el de Meñaka.
El propio Savio reconoció ayer que todavía no ha
alcanzado su mejor momento físico, aunque sí ha mejorado mucho en las dos
últimas semanas de entrenamiento que le deberían de permitir «poder jugar pronto
los 90 minutos de juego».
«Más que de una final»
El técnico realista, que no quiso dar ninguna
pista sobre el once inicial que piensa alinear ante el Athletic,no se quiso
quitar nada de presión de cara al derbi. «Yo contaba con tres puntos más, así
que tenemos una desventaja importante. Lo positivo es que, si ganamos el
domingo, sólo estaremos a tres puntos, por eso, el derbi es más importante que a
vida o muerte», declaró el vizcaino.
En este sentido, Lotina confía en que el factor campo
les sirva como estímulo. «Por difícil que sea, entre todos le podemos dar la
vuelta a esto. Nosotros no podemos quejarnos de la afición esta temporada,
porque para lo poco que le hemos dado ella nos ha dado más, y creo que va a
seguir en esta línea», apuntó.
Sobre los aspectos a mejorar, Lotina insistió en el
apartado ofensivo. «Tener más posesión, llegar más, tener más definición».
|