GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-27
- Top 14
Biarritzi amaitu zaizkio hutsak egiteko aukerak

BIARRITZ

Biarritzi amaitu zaizkio okerrak egiteko aukerak; izan ere, zortzi jardunaldi bakarrik geratzen dira, eta ezin du tupust gehiago egin. Bestela, amaieran finalerdietatik at geratzeko aukera handia izango baitu. Egun, bosgarren dago, eta argi-argi ibili beharra dauka.

Gaur, 18.30ean, Brive hartuko du, eta bientzat izango da norgehiagoka garrantzitsua. Aldamenetik bada ere, Avironentzat ere partida garrantzitsua da hau.

Brive sailkapeneko azken-hirugarren postuan dago jardunaldi hau hasi aurretik, eta jaitsierako borroka horretan dabilen taldea da. Beraz, gaur Biarritzek irabaziko balu, mesede galanta egingo lioke Baionako taldeari ere.

Brivek galtzeko ez du ezer izango, normala izango baita gaur Agileran esku hutsik geratzea, baina Biarritzi irabazteak bakarrik balio dio, gainerako guztia huts galanta izango litzatekeelako. Gainera, zuri-gorriek puntu gehigarriaren bila joan behar dute, eta horretarako gaur ezinbestekoa dute lau entsegu egitea; hori behintzat, gutxienez.

Sailkapenean, Biarritz laugarren dago 48 punturekin. 10 partida irabazi ditu, eta 8 galdu. 379 puntu egin ditu, eta 269 jaso. Brivek, berriz, 32 puntu ditu, eta hamabigarren dago. Guztira, zazpi partida irabazi ditu, eta hamaika galdu ditu. 262 puntu egin ditu, eta 376 jaso. Beraz, zenbakiei begiratuta, lapurtarrek ez lukete irabazteko arazorik izan behar.

Jokalariei dagokienez, Traille eta Brusque itzuliko dira hamabostekora, baina Cabanne, Bosch eta Hall ez dira izango. Briven, Capdeville itzuliko da. Abuztuaz geroztik jokatu ezinik egon da, min hartuta egon baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El PSOE ha sido y es parte de este caso
Euskal Herria
Milakabilaka reunirá miles de fotos por la solución
Jendartea
Lapurdiko itsasertzeko etxebizitzak Estatuko garestienak Pariskoen ostean
Jendartea
Y la nieve dejó paso al hielo y al frío
Kultura
Jakintza ikastola, «Wazemank» eta «Aizu!» «Argia»ren aurtengo saridunen artean
Euskal Herria
Etxerat apremia a la movilización de las instituciones por De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss