GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-27
- Binakako Txapelketa
Bi liderrak nor baino nor sari arriskutsuaren bila
·Imanol Agirrek aukera polita du Iscarren jokatuko den neurketan

DONOSTIA

Irujo-Goñi eta Agirre-Zearra bikoak Valladolid aldean neurtuko dira gaur, Iscarren, hain zuzen, lehen ligaxkako azken jardunaldiko bigarren norgehiagokan (18.00etan, Tele5). Multzo bakoitzeko liderrak dira eta gaur irabazten duenak ziurtatuta izango du final-laurdenetan beste multzoko azken sailkatuaren aurka jokatzea. Baina teorian ona beharko lukeen horrek ez dakar praktikan horrenbesteko onurarik, litekeena baita Xala-Eulate edo Bengoetxea VI-Patxi Ruiz bikote gogorrak izatea azken sailkatu horiek.

Aimar apurka-apurka

Bestalde, Aimar Olaizola apurka-apurka ari da belaunean duen lesiotik osatzen. Atzo Gasteizen izan zen Iñigo Simon sendagilearekin eta, dirudienez, mantso-mantso bada ere, belauna ongi ari da erantzuten. Euskal Telebistari eginiko adierazpenetan onartu zuenez, oraindik korrika hasi ez bada ere, sendagileak «beste ariketa batzuk egiten hasteko» esan dio belauna indartzeko bide horretan. Txapelketari dagokionez, Aimarrek argi dauka «erabat osatu arte» ez duela jokatuko eta, beraz, oraingoz nahiago duela horretan ez pentsatu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El PSOE ha sido y es parte de este caso
Euskal Herria
Milakabilaka reunirá miles de fotos por la solución
Jendartea
Lapurdiko itsasertzeko etxebizitzak Estatuko garestienak Pariskoen ostean
Jendartea
Y la nieve dejó paso al hielo y al frío
Kultura
Jakintza ikastola, «Wazemank» eta «Aizu!» «Argia»ren aurtengo saridunen artean
Euskal Herria
Etxerat apremia a la movilización de las instituciones por De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss