GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-28
500 enplegu gutxiagoren berri bi astetan Nafarroan
Nafarroako sindikatuak oso kezkatuta daude. Aste hauetan herrialdeko hiru enpresak, multinazionalak guztiak, euren jarduera guztia edo zatirik garrantzitsuena behintzat urte bukaerarako beste herrialde batzuetara eramango dituztela iragarri dute, eta ondorioz, 500 bat lanpostu «erabat» galduko dira. Nafarroako Gobernuak industria multinazionalen esku uztearen ondorio dela diote LABeko Andoni Barbarinek, ELAko Mitxel Lakuntzak eta UGTko Lorenzo Riosek. Herrialdeak industria-plan integrala behar duela nabarmendu dute.

IRUÑEA

Badirudi deslokalizazioaren mamua gailendu egin dela azken urteotan Nafarroako ehun industrialean; azken bi asteetan herrialdean izandako berriei erreparatzea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Lehena Mepamsa izan zen; enpresako jabeak, Suitzako Franke multinazionalak, urte bukaerarako lantokia itxi nahi duela iragarri zuen, eta hala, 190 bat langile kale gorrian utziko ditu. Ondoren, beste bi enpresatan ere gauza bera gertatuko dela jakin dugu: Lizarran BSH multinazionalak duen lantokian datozen bi urteetan lanpostuen erdia kendu nahi dituzte, 140 bat pertsona, eta Vianako Caucho Metalen ere gauza bera egin nahi dute: 150 lanpostu galduko dira.

Horrek guztiak, sindikatuen esanetan, agerian uzten du Nafarroan ez dagoela ehun industrial sendorik, hau da, herrialdean «multinazionalen menpe- ko industria» besterik ez dela garatu azken hamar urteetan, Nafarroako LABeko Metaleko arduradun Andoni Barbarinek esan duen moduan. ELAko Nafarroako arduradun Mitxel Lakuntzak ere iritzi bera du: «Gobernuak multinazionalen alde- ko apustua egin zuen bere garaian, eta orain arrisku egoeran gaude Gobernuak horrela nahi izan duelako. Epe motzerako irabazien alde egin zuten, etorkizunari begira jarri beharrean». Nafarroako UGTko Metalgintzako Lorenzo Rios ardura- dunak ere azken bi hamarkadetan herrialdeko gobernuen joera multinazionalen aldekoa izan dela uste du. «Mepamsari dagokionez behintzat Gobernuak ez du ezer egin langileen alde», esan du Riosek.

Sanyo, Ufesa, Schneider...

Orain gutxi iragarritako itxierek, hortaz, azken urteetan izan den dinamikari jarraitzen diote: Etxarri Aranazko Ufesa, Burlatako Schneider, Tuterako NOI eta SanyoŠ «Nafarroako Gobernua multinazionalen beharrei eta eskariei erantzuteko prest jarri da azken urteetan, langileak alboratuta. Epe motzera hainbat lanpostu sortuko zituztela esan zuen, ondorengo urteetan lanpostu horiek galdu ahal izango zirela kontuan hartu gabe», azaldu du ELAko Lakuntzak.

«Volkswagenen, adibidez, azken urteetan 1.500 lanpostu galdu dira eta antza, dinamika horrek oraindik ere jarraitu egin- go du. Beste multinazional askok alde egin dute jada, Gobernuak inolako trabarik jarri gabe, eta orain, BSH, Caucho Me- tal eta Mepamsaren kasuak adibiderik garbienak dira», kontatu du Barbarinek. «Lehenengo eta behin, bertan lan egiteko lagutza guztiak ematen zaizkie: diru-laguntzak, laguntza fiskalak, industria-lurraŠ eta ondoren, ez zaie ezer ere eskatzen. Enpresak etorri, dirua egin eta joan egiten dira, inork arazorik eta trabarik jarri gabe», gaineratu du LABeko kideak.

Sindikatuek multinazionalen menpekotasuna ezabatzea ezinbestekoa dela eta industria-plan integral bat behar dela aldarrikatzen dute. «Datozen urteetarako dibertsifikazioa bilatu behar dugu Nafarroan, eta noski, langileak prestatu behar ditugu egoera eta lan egiteko modu berrietara egokitzeko», azaldu du UGTko kideak.

ELAko eta LABeko arduradunek, gainera, enplegu planak porrot egin duela ere uste dute. «Zertarako balio du Enplegu planak? 4.000 milioi horretara bideratzen dituzte, baina argi dago ez dela lanposturik sortzen, galdu baizik», gaitzetsi du ELAko Lakuntzak. «Berez enplegu planen helburua langabezia murriztea da, baina ez dira bertan jasotzen diren puntuk betetzen. Nafarroako industria eta ekonomia ez doaz ondo, nahiz eta agintariek hori errepikatzen duten behin eta berriz», esan du Barbarinek.

Azken hiru kasu horiei begiratuta ­Mepamsa, BSH Lizarra eta Caucho Metal­, guztira ia 500 lanpostu galduko dira urte bukaerarako. «Aurretik galdu diren guztiak kontuan hartu gabe ­nabarmendu du Barbarinek­. Eta larriena lanpostu horiek betirako desagertuko direla da».

Gainera, badaude Nafarroan bereziki zigortuta dauden eremuak. Erriberan NOIren edo Sanyoren kasuak izan dira azkenak. «Lizarraldea, aldiz, 80ko eta 90eko hamarkadetatik kalte handiak jasan dituen eremua da, orduan oraindik ere berreskuratu ez diren 2.000 bat lanpostu galdu baitziren. Orain, BSH lantegi soil bezala uzten badute beste asko galduko dira berriz», esan du Barbarinek.

Bai Barbarinek, bai Lakuntzak, bai Riosek argi dute zein den Nafarroko industria berpizteko bide bakarra: multinazionalen menpekotasuna ezabatzea. «Bertan geratu nahi badu- te, bete beharreko baldintza batzuk izan behar dituzte, eta Gobernuak betearazi egin behar dizkie», azaldu du Lakuntzak.

Etorkizunera begira industria plan integrala ere diseinatu behar dela uste dute: «Belaunaldi berriei datozen urteetan lan egiteko lanpostuak utzi behar dizkiegu», esan du Barbarinek. «Sindikatuen lehentasuna, gurea behintzat, lanpostuak mantentzea da, izan ere, aurretiko erretiroak, sustatutako bajak eta horrelakoak ondo daude, ez ditugu baztertzen, baina lehentasuna etorkizuna egitea izan behar du. Askotan multinazional hauek negoziazioa saldu besterik ez digute egiten, izan ere, negoziatu beraiek bakarrik nahi dutena negoziatzen da, eremua mugatu egiten dute», gaineratu du azkenik LABeko kideak.

Garrantzitsuena, sindikatuen esanetan, eragile guztien artean benetako industria garatzearen alde lan egitea da, «multinazionalen menpekotasunik gabekoa».



Sorpresa en el Gobierno de Nafarroa
El Gobierno de Nafarroa no ha conseguido mediar con la dirección de Mepamsa ante el anuncio de cierre de ésta. Nada más conocer el anuncio de cierre de la planta el consejero de Industria y Tecnología, Comercio y Trabajo del Ejecutivo, José Javier Armendáriz, dijo que el Gobierno de Nafarroa trabajaría en «buscar un proyecto industrial alternativo». Pero pasaron los días, la dirección de la multinacional ratificó su intención de cerrar la planta navarra y el consejero manifestó al respecto que «estamos sorprendidos. No nos han dejado ofrecer ninguna alternativa». -



«Mepamsa no tiene capacidad de producción en Zaragoza»
R.C.

NOAIN

Los secretarios generales de las federaciones del Metal de CCOO y UGT de Nafarroa, sindicatos con mayor representación en el comité de Mepamsa, lo tenían claro a principios de semana: «Nuestro objetivo, aunque difícil, es la recolocación de los trabajadores, es decir conseguir empleo al mayor número de trabajadores», aclara a José Ramón Fernández de la Federación del Metal de CCOO.

Pero la realidad a finales de semana es otra, «ya que la empresa, tras ratificar su intención de cerrar la planta, con sus 193 puestos de trabajo, para finales de año y trasladar la producción a Zaragoza «no nos ha dejado mucho margen para la maniobra», añade Fernández.

El comité se centrará ahora en la negociación de prejubilaciones e indemni- zaciones de los 193 empleados de Noain. Una plantilla que cuenta con una media de 47 años. «Contamos con 65 trabajadores de entre 50 y 65 años y con 78 de entre 52 y 60 años», precisa.

Tampoco dio ningún resultado el que el comité pidiese, nada más recibir la notificación de cierre por parte de la dirección, un plan industrial «para definir cuestiones como productos e inversiones a realizar». «La dirección ya nos dejó claro el 16 de enero que la decisión de cerrar la planta de Noain es irreversible; lo que tenemos que hacer ahora es encontrar la mejor salida para los trabajadores», aclara Ríos.

Datos falsos

Fernández acusa a la empresa de mentir, ya que «nos dijo que la producción pasará a Zaragoza, donde ha comprado 30.000 metros cuadrados, destinados a logística y una pequeña parte a la producción. Pero es mentir, porque allí no se puede producir, de esos 13.000 metros cuadrados, que es lo que tienen previsto para la primera fase del proyecto, 9.000 serán para logística y sólo 4.000 para la producción de los nuevos modelos de campanas extractoras». Pero «ni siquiera la potencia eléctrica contratada en Zaragoza podría soportar la potencia de los motores para la producción», añade Fernández.

Tanto Ríos como Fernández ven a la plantilla «desencantada y asustada», puesto que el anuncio de Franke de buscar otros inversores tampoco se ha materializado.

Señalan que lo único que les queda ahora es negociar «la mejor salida posible». La negociación comenzará este próximo viernes.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss