GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2007-01-28
Xabier Susperregi eta Lorea Zeziaga - Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren bozeramaileak
Sarkozy! Euskal herritarrak errespetatu

Jada, Estatu frantsesa Euskal Herriaren zapalkuntzan eragile zuzena dela esaterakoan ez dugu ezer berririk azaltzen. Adibide sobera ditugu, argienetakoa euskal preso politikoena eta, besteren artean, Filipe Bidart-en kasua.

Frantses administrazioaren menpe diren lurral- deetan ez dela gatazkarik omen. Aldiz, administrazio frantsesak bere lurralde bezala hartzen duen eremuan, espainol polizi zerbitzu hainbatek euskal herritarren aurkako operazioak egitea zilegitzat ematen du. Hori euli kaka balitz, frantses poliziak, polizi espainolaren morroia bihurtuz, espainolak abiatu operazioa jarraitu eta Asier Larrinaga eta Garikoitz Etxeberria atxilotu zituen. Ondoren frantses justizia, beraien legediari muzin eginez, espainol justiziaren eskuetan uzteko saioa egiten ari da eta bere soberaniari uko eginez espainolei utziko die Ipar Euskal Herrian urratutako frantses legeak azken hauen epaileek jujatzea.

Logika errepresibo horretan eta beraien hitzen eta ekintzen arteko kontraesana argiki nabarmenduz, operatibo honen aitzakiaz, arestian aipatu beste polizia espainolekin koordinatuz, Azkaineko, Senpereko, Donibane Lohizuneko eskualdeetan okupazio militarra egin zuten. Egun batzuk geroago, testuinguru honetan Jon Gartzia Gaztelu euskal iheslari politikoa atxilotu zuten eta frantses polizien eskuetan ordu batzuk pasa ondoren Espainiako poliziaren eskuetan utzi zuten. Hauek bere hatz markak hartu, identifikatu eta aske utzi bazuten ere, Jonen eskubideak urratuz gain, torturatua izateko arriskuan utzi zuten.

Inongo prozedura judizialik gabe frantses Estatuak egin euskal herritar baten azken kanporaketa honekin, alarma gorria piztu nahi dugu; izan ere, Jonen egoeran gauden hainbat euskal iheslari politikori aplikatzeko posibilitatearen atea ireki baitute.

Gogora ekarri nahi dugu kanporaketa euskal preso eta iheslari politikoen kontra Frantziar estatuak erabiltzen duen ez bidezko prozedura dela. Hain zuzen, prozedura judizialetik kanpo dago eta inkomunikazioa eta torturaren aurkako garantiak saihestea bilatzen du horrela.

Euskal preso eta iheslari politikoak atxilotuak, inkomunikatuak eta torturatuak izateko arriskuan jartzen dituzte horrela. Era berean, Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea ukatzen zaigu.

Kanporaketa hauek giza eskubideen aldeko nazioarteko ebazpen, hitzarmen edo itun guztietan debekatuak agertzen dira, pertsona hori jasoko duen estatuak, tortura edo tratu txarrak erabiliko baldin baditu kanporatua den pertsonaren kontra, Espainiar estatuaren kasuan bezala. Egoera honetan egon daiteke datorren astean Atarrabiako Txuma Puy euskal preso politikoa, frantsesek jarri zioten espetxe zigor osoa bete ondoren datorren ostegunean aske gelditu behar bada ere, kanporatzeko eta espainol polizien eskuetan uzteko arriskuan dago.

Bada, pasa den astean gertatutakoa ere, Parisen Atarrabiatik abiatu, Txuma Puyren egoera salatzeko eta euskal presoen elkartasunezko ekimenean, hauen senide eta lagunak gelditu polizia-etxera eraman eta identifikatu ondoren Parisetik aterarazi zituztela.

Edo Radio Paysek, Txalaparta irratiak, jasandako miaketa. Presoek elkartasuna ez dezatela jaso beste harresiak altxatzen?

Beraz, bi mezu: bata euskal jendarteari adi egoteko datozen asteetan eta hilabeteetan frantses estatuak emango dituen urratsei.

Bigarrena, Frantses Estatuari eta bere kudeatzaileei, gaur Sarkozy, bihar...: aukera bakarra dutela, euskaldunak behingoz ezagutzea eta errespetatzea; Euskal Herria onartzea!

Bestela herri bat izango du aurrean. Herri zahar bat oraindik bizirik dirauena eta prest dagoena edozer egiteko bizirik irauteko eta libre izateko.

Bestalde, artikulu honekin, gure asmoa frantses estatuaren politika ukatzailea eta errepresiboa salatzea da. Baita alarma gorria piztea euskal iheslari politikoen kontra daramaten jazarpena areagotzen ari direlako. Oso larriak irudi- tzen zaizkigu, gure herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioz dauden euskal preso politikoen kontra, bi estatuak erabiltzen ari diren salbuespeneko politikak. Beraz, ezin dugu utzi salatu gabe, mendeku eta gorrotoan oinarritzen den lege trikimailu baten ondorioz, salbuespeneko erabaki judizial berri baten ondotik, 2004tik aske egon behar zen Iñaki de Juana, euskal preso politikoa, espetxean mantentzea. Gure salaketa gogorrena eta euskal jendarteari deia egin ere mobilizazioetan parte hartzeko. Iñaki askatu! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss