GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-28
Iker IRIARTE
Gala-jantziz Korrika-ri heltzeko
Iragan ostiral gauean egin zuten, Iruñerriko AEK-k antolaturik,bigarren Korrika Gala. Duela bi urte Totem aretoan bezala, aurten ereArtsaia jendez lepo egon zen, eta festa ederra egin zutenKorrika-ren hasiera iragarri eta Korrika-ko materiala aurkezteko.Antoatzaileak «pozik» daude bigarren esperientzia honen ondoren, eta jendearen parte-hartzea nabarmentzen dute, beren esanetan, «galabaten gero eta itxura handiagoa» baitu. Alabaina, ez da izango Korrika hasi bitartean egingo duten ekintza bakarra, eta egon adi!

Duela bi urte Korrika hasi aurretik egin bezala, Iruñerriko AEK-k bigarren Korrika Gala antolatu zuen ostiral gauerako, Aitzoaingo Artsaia aretoan. Duela bi urte bezala, ehunka lagunek parte hartu zuten Korrika-ren antolatzaileek gau horretarako prestatu zituzten ekitaldietan. Galaren helburu nagusia Korrika bera eta ekitaldi bakoitzean AEK-k ateratzen dituen jantzi, osagarri eta apaingarriak aurkeztea da, eta, bidenabar, festa ederra antolatzen dute.

Bederatzi eta erdietan hasi zuten ekitaldia, oso puntual. Unerik aproposena izaki, gosea asetzea izan zen lehenengo egitekoa, eta Iruñerriko AEK-k aperitibo ederra atera zuen bertan bildutakoen gozagarri. Berehala, ordea, bistak mahaietatik jaso, eta taula gainera eraman zituen jendeak; zirku eskolako kideek eginiko erakustaldirako izan ziren gaueko lehen txaloak, baina Estitxu Fernandez aurkezleak eta Urko Aristi kazetariak gidaturiko ekitaldia oso zabala izan zen hortik aurrera: bertsolariak izan ziren, baita bakarrizketak ere; euskal dantzen eta dantza garaikidearen arteko nahasketa bat aurkeztu zuten; Oskar Estangak bertaratutako guztiak kantari jarri zituen; eta klaket erakustaldiak izan ziren. Bull DJk eta Trikizio taldeak lagunduta amaitu zen festa.

Aho zaporerik gozoena, ordea, arroparen aurkezpenak utzi zuen; izan zen, AEK-ko ikasle eta irakasleek jardun zuten modelo gisa. Askok, gainera, trebetasun eta inprobisazio handia erakutsi zuten, eta jendearen txalo zaparrada eta algarak sorrarazi zituzten ­barruko arropa jantzita atera zirenek lore eta txistu ugari entzun behar izan zuten, tartean Lesakako aurkezlearenak­.

Bigarren Korrika galaz, Iñaki Ariz irakasle eta antolatzaileak «pozik» daudela esan zuen, eta, hasiera batean, «positiboa» dela ziurtatu: «Jendea gero eta gehiago ari da parte hartzen, eta gala baten gero eta itxura handiagoa ari da hartzen».

Galan, gainera, etengabe agertu ziren aurtengo Korrika-k omentzen dituenen irudiak; euskararen historian garrantzi izugarria izan duten emakume «anonimo» horienak guztienak, hain zuzen ere. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss