- Superliga
Bartzelonan berdinduta sendo segitzen du lider Athletickek
ESPANYOL 1 ATHLETIC 1 Espanyol: Cristina, Anne, Aida, Marta Torrejón, Miriam,
Lara, Noemí, Carol, Raquel Cabezón, Adriana, Sara (Marta Cubí, 73.m). Athletic:
Ainhoa, Uriagereka, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru (Murua, 81.m), Tzibi,
Orueta, Ibarra, Erika eta Eba. Epailea: Oliva Bueno. Txartel horia erakutsi zion
Athleticeko Vanessari. Golak: 1-0, 61. m: Carol; 1-1, 76. m: Eba. Gorabeherak:
1.200 ikusle Sant Adria de Besoseko harmailetan. Emakumeen Superligako 15.
jardunaldia.
BARTZELONA
Superligako sailkapeneko lehenengoaren eta bigarrenaren arteko partidan, 1-1 adostu ziren Espanyol eta Athletick, Sant Adria de Besoseko futbol zelaian. Atzoko berdinketaren ostean, Iñigo Juaristiren neskek sailkapeneko lehenengo postuari sendo eusten diote, kataluniarrei lau puntu ateratzen baitizkiete.Ez zen partida oso gustagarria izan; tentsioa eta joko etenak izan baitziren. Hala, bigarren zatian iritsi ziren golak. Espanyol aurreratu zen bigarren zatiko ordu laurdenean, Carolek buruz bikain erremataturiko baloi baten ostean. Athleticek aurrera egin zuen ondorioz, eta, Ebaren bitartez, berdinketa erdietsi zuen. Ordutik aurrera, bizkaitarrak markagailua bere horretan eustearekin konformatu ziren.
Euskal taldeak gaur
Realak eta Lagunakek gaur eguerdian jokatuko dituzte Superligako hamabosgarren jardunaldiko partidak.Realak Zubietan jokatuko du Madrilgo Rayo Vallecanoren aurka. Aldiz, Lagunak Nafarroako taldeak, Zaragozan jokatuko du Transportes Alcainen aurka. Superligako azken bi taldeek jokatuko dute partida horretan.
|