GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2007-01-28
Piter Bravo izango da TKEko presidentea aurten ere

DONOSTIA

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) iazko Zuzendaritza Batzordeak urtebete gehiago bere postuan jarraitzea erabaki zuen atzo Oiartzunen egindako batzar nagusi bikoitzean. Hala, Piter Bravo kantabriarra izango da aurtengo denboraldian ere TKEko presidentea. Berarekin batera, Javier Sorozabalek (Arkote), Luis Unanuek (Zumaia) eta Juan Ramon Outedak (Mecos) osatuko dute Zuzendaritza.

Erabaki horrez gain, TKEko elkarteek iazko kontuak (400.000 euro) onartu zituzten Pasai Donibaneren kontrako bozarekin, eta 2007ko aurrekontua ere (350.000 euro) ontzat eman zuten Caboren aurkako bozarekin eta Pedreñaren abstentzioarekin. Gainera, talde bakoitzak 25.000 euroko bermea jarri beharko du maiatzaren 1a baino lehen, eta irailaren 30ean itzuliko diete zigorrik jaso ez duten taldeei.

Batzarrak San Pedro onartu zuen bazkide berri moduan, eta Pasai Donibanek postua utzi zuen. TKEk Euskadiko Federazioarekin ere hitzarmena sinatu zuen epaile-lanak egiteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss