GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-28
- Areto futbola
MRA Navarrak Boomerang Interviuri egingo dio bisita

IRUÑEA

Hilabete batean Ligako partidarik jokatu gabe egon ostean, gaur itzuliko da MRA Navarra lehiaketa horretara. Irurtzungoek, ordea, itzulera zaila izango dute, Boomerang Interviuren kiroldegian jokatuko baitute gaur, 14.00etan. Partida hori La 2 telebista kateak emango du zuzen-zuzenean.

Ligarik egon ez den honetan, ordea, MRA Kopan aritu da, eta bigarren fasea jokatzeko txartela lortu du. Horrek indar handia emango dio gaur eguerdiko partidarako.

Aurrean, ordea, gaur egun munduan dagoen talderik indartsuena izango du. Boomerang Interviu Ligako lehen postuan dago, eta bai Munduan, baita Europan ere inor gutxi da hari aurre egiteko gai. Jokatutako hamasei partidetatik hamaika irabazi ditu, lau berdindu, eta bakar bat besterik ez du galdu. Guztira 62 gol sartu ditu, eta 31 bakarrik jaso, mailako gutxien jasotakoa da Madrilgo taldea.

MRA Navarra ere bikain dabil Ligan. Hasieran apur bat kosta zitzaion tamaina hartzea, baina hori lortu zuen unetik aurrera, oso ongi dabil, eta sailkapeneko laugarren postuan dago 28 punturekin; Interviuk bederatzi puntu ateratzen dizkio. Jokatu dituen hamasei partidetatik zortzi irabazi ditu, lau berdindu eta lau galdu.

Gaur, MRA galtzeko gutxi duela joango da Madrilera, bertatik esku hutsik itzultzea normala baita. Presiorik gabe joate horrek, ordea, mesede egin diezaioke eta bertatik zerbait handia lortuta etortzea ere ez dute baztertzen jokalari berdeek.

Horretarako, atzean ongi itxi behar dituzte etxekoen baliabide guztiak, eta kontraerasoak aprobetxatu beharko dituzte min egiteko. Faltekin ere adi ibili beharko dute, madrildarren zaleek presio handia egiten baitute.

Jokalariei dagokienez, MRA taldeak jokatzeko moduan ez denik ez dauka, baina baditu bi zalantza. Paulinho gaixorik egon da, eta azkeneko ordura bitartean zalantza izango da, Gascon atezaina izango den bezalaxe, baina hori min hartuta egon delako. Boomerang Interviun, berriz, bi hutsune izango dira: Joan eta Luis Amado, min hartuta baitaude, eta biak ez dira gaur jokatzeko moduan izango. Gainerako guztiak beren entrenatzailearen aginduetara egongo dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss