GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-28
- Top 14
Irabazi arren, Biarritzek egindako jokoak zalantza asko piztu ditu
·Jokalari zuri-gorriak ez ziren entsegu bakar bat egiteko ere gai izan

BIARRITZ 15
BRIVE 6

Biarritz: Brusque, Bidabe, Masi, Traille (Gaitan, 41.m), Marlu, Peyrelongue, Dupuy (Yachvili 57.m), Harinordokiu, Lievremont, Dridi, Couzinet, Dellape (Thion 41.m), Lecouls (Balan 66.m), Noirot (August 63.m), Balan (Wessels 60.m). Brive: Dalla Riva, Bolavucu (Ligairi, 43.m), Fanolua, Bonetti, Donguy, Orquera (Petitjean, 67.m), (m) Pejoine (Clark, 68.m), Bonvoisin (Chouly, 60.m), Azoulai, Forgues, Van Rensburg (Drozdz, 68.m), Van Zyl, Capdevielle (Toderasc, 30.m), Campo (Domenech, 44.m), Harbut (Capdevielle, 60.m). Epailea: Pellaprat. Brive taldeko Domenech egotzi zuen hamar minuturako. Markagailua: Biarritz: Lau zigor-kolpe: Dupuy (15., 48.m), Yachvili (75., 80.m), eta drop bat Harinordokik (55.m). Brive: Zigor-kolpe bat: Orquera (25.m), drop bat Dalla Riva (21.m). Gorabeherak: 5.000 ikusle besterik ez zen batu Agilerako harmailetan, denboraldi honetan izan duen sarrerarik eskasena. Eguraldi oso hotza, eta horrek eragin nabarmena izan zuen.

BIARRITZ

Biarritzek irabazi beharra zeukan sailkapeneko lehen lau postuetatik oso atzera ez geratzeko, eta hori bete zuen. Avironi ere mesede egin zion, Brivek beheko postuetan jarraituko baitu. Baina zuri-gorriek atzo egin zuten jokoak berriro zalantza asko piztu zituen Agilerara joan ziren zaleen artean.

Atzo, entseguei esker puntu gehigarria lortzeko ere itxaropen handia zegoen, baina ez zen horrelakorik izan, Biarritz ez baitzen entsegu bakar egiteko ere gai izan. Gainera, lortutako puntu guztiak ostikoei esker bereganatu zituen.

Lehen zatian, euskaldunak oso gaizki aritu ziren, eta Briveri bizia eman zioten. Dupuyk zigor bat gauzatu ostean aurreratu ziren etxekoak. Kanpotarrek, beste bi ostikori esker, partidari buelta eman zioten, ordea, eta 3-6 aurretik zirela joan ziren atseden hartzera.Zaleak, berriz, kezkatuta ikusten ziren.Lehen zati oso txar baten ostean, itxaropenerako gauza gutxi baitzegoen. Bigarren zatian talde zuri-gorria gogoz atera zen, ezin zuen galdu. Jaisteko borrokan dabilen talde baten aurka galtzea kolpe latza izango zen, eta finalerdiak gero eta urrutiago geratuko ziren.

Biarritzek nahi zuen, baina ezin zuen. Europako Kopan egindako jokoarekin zerikusi oso gutxi dauka Ligan ari den talde honek. Partidari buelta eman zioten Dupuyk, Yachvilik eta Harinordokik, ostikoekin lortutako puntuei esker, baina gehiago ezer ez. Lapurtarren jokalariek kanpotarrenek baino askoz era kalitate handiagoa dute, eta horrexek erabaki zuen atzoko norgehiagoka. Amaieran puntuak etxean geratu ziren, baina kezka eta zalantza handia piztu zuen Biarritzek. Garbi dago joko maila asko hobetzen ez badu, oso zaila izango duela finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss