- Miranda
Bi atzelarien erakustaldia erritmo biziko neurketan
TITIN III - LASA III 22 OLAIZOLA I - BELOKI
18
Pilotakadak: 836. Iraupena: 90 minutu. Markagailua: 2-0,
2-2, 3-2, 3-3, 3-5, 5-5, 7-5, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 11-9, 11-10, 13-10,
13-11, 17-11, 17-12, 17-15, 18-15, 18-18, 20-18 y 22-20. Sakez: 4 Titinek.
Egindakoak: 7 Titinek, 1 Lasak, 6 Olaizolak eta 3 Belokik. Galdutakoak: 7
Titinek, 4 Lasak, 7 Olaizolak eta 3 Belokik. Gertaerak: Mirandako Anduva
pilotalekua leporaino beteta.
A.A. DONOSTIA Titinek eta Lasak ligaxkako hirugarren puntua eskuratu zuten denetik izan zuen ostiral gaueko partidan. Asier Olaizolak hasiera bikaina eman zion partidari bi hormabiko eder egin zituen lehen tanto horietan, baina azken txanpako bi akatsak larriegiak izan ziren garaipena eskuratzeko. Titinek, berriz, bikian zaintiratu bat izan zuen 3-4koan. Triciokoak jokatzen jarraitu eta tanto mordoxka egin zituen azkenerako. Gainera, bi atzelariek sekulako erakustaldia eman zuten. Belokik gehiago atzeratu zuen pilota, baina txalo gehien Lasak jaso zituen, defentsa lanean harrigarri ibili eta gero, aurrean dejadaz amaitu baitzuen tanto ikusgarri bat. Bikaina.
|