GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-28
«Gobernua bahituta dago», salatu du Landak Madrilen
·Prozesua «amaieraraino» eraman nahi duela ezker abertzaleak azaldu du bertan

Ezker abertzalearen borondatea garbia dela adierazi zuen atzo Karmelo Landa ezker abertzaleko ordezkariak Madrilen. Hedabide ugariren arreta erakarri zuen horren hitzaldiak. Errepresio bideak erabiliz ez dela irtenbiderik egongo azaldu ostean, Zapateroren Gobernua «bahiturik» dagoela esan zuen.

MADRIL

Estatu espainoleko hedabide ugarik arretaz entzun zituen Karmelo Landaren hitzak, eta ezker abertzalea prozesua «amaieraraino» irits dadin bultzatzeko prest dagoela esan zuela nabarmendu zuten berri agentziek. Izquierda Castellana alderdiak gonbidatuta joan zen Landa Madrilera, eta horren kide Doris Benegasekin batera egin zuen egoeraren inguruko hausnarketa. Dignidad y Justicia eskuin muturreko taldeak debekua eskatua zuen.

Eurolegebiltzarkide ohiaren ustez, «funtzionatu ez duena» aztertu behar da orain. Polizia eta errepresio bideen bitartez gatazka konpontzerik ez dagoela aipatu ondoren, aurrera egin ezean, egoera «guztien kalterako» «larriagotuko» dela adierazi zuen.

Zapateroren Gobernua sakon kritikatu zuen Landak. «Behar baino ge- hiago irentsi du», esan zuen. Ezker abertzaleak ez zuela jokabide hori espero adierazi ondoren, Gobernua PP- ren eskuetan «bahituta» dagoela esan zuen. «Ez du Estatuaren ildo politikoa agintzen», azaldu zuen kezkaz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss