GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-28
Eskubide zibil eta politikoen biziraupena jokoan dagoela deritzote auzipetuek
Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak botere judizial espainolek «bahituta» dituztela deritzote hainbat sumariotan auzipetuta dauden lagunek. Eskubide horiek bermatzeko euskal gizartearen lana «ezinbestekotzat» jo zuten, eta datozen hilabeteetan parte-hartzean oinarritutako ekimen zabalak egingo dituztela jakinarazi zuten.

DONOSTIA

Botere judizial espainolak euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak «bahitzen» dituela eta une oro haiei «erasotzen» diela uste dute 18/98, Egunkaria, Udalbiltza edota Jarrai-Haika-Segi sumarioetan auzipetutako herritarrek. Hala, Euskal Herriaren aurka abiatu di- tuzten sumarioetako auzipetuen izenean, Teresa Todak dei berezia egin zion euskal gizarteari kalera atera eta eskubide haiek babesteko gogor egiteko.

Sumario guztietako auzipetuak, haien senide eta lagunak eta 18/98+... lan-taldeko kideak batu zituen bileraren ostean, «alarma gorri guztiak» piztuta daudela adierazi zuten. Datozen asteetan euskal herritarren eskubide zibil eta politikoek bizirik irautea jokoan dagoela uste dute atzo Donostian bildutakoek, eta botere judiziala gel- diarazteko euskal gizartearen lana ezinbestekoa dela nabarmendu zuten.

Alde horretatik, 18/98 epaiketaren amaiera iristear dagoe-nean, eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoak eteteko exijituko duten ekimenak egingo dituztela jakinarazi zuten. Partehartzea bultzatuko dute eta zabalak izango dira. Ekimen horiek, nabarmendu nahi izan zutenez, «guztienak» izatea dute xede, «inolako izen-abizenik gabekoak», esan zutenez. «Eskubide guztiak guztientzat» ideia kaleratu nahi dute.

Lehenengo ekimena otsai- laren 10ean izango da, 11.00e- tan, Bilboko Ayala antzokian. «J´acusse» kanpainan beren burua errudun jo duten 15.000 lagun inguru parte hartzera gonbidatu dituzte. Bigarren ekime- na, berriz, zehaztasunak eman ez bazituzten ere, martxo aldean egingo dute, eta manifestazio bat izango da.

«Nahikoa da» esateko tenorea

Hainbat ideologia kriminaliza-tuta eta jarrera legitimo eta demokratikoak jazarrita, botere judizial espainola euskal politikagintzari mugak inposatzen ari zaiola deritzo Teresa Todak. Horrek gatazkaren konponbidea oztopatzen duela uste du.

Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak «botereen arteko borroken bikitima zuzenak» direla uste dute auzipetuek. Hori dela-eta, Estatu espainoleko botere judizialari aski dela esateko garaia iritsi dela nabarmendu zuten.



Sumarioak ixteko deia egin diote Garzoni
O.L.

DONOSTIA

Baltasar Garzoni «koherentziaz jokatzeko» deia egin zion Todak atzoko agerraldian, epaileak ostiralean emandako erabakia dela-eta. Alde horretatik, aurretik ireki dituen sumario guztiak ixteko erabakia har dezala exijitu zion Todak auzipetu guztien izenean.

Garzonek ostira- lean kaleratutako erabakian, ezker abertzale osoa ETA dela esatea, «sinplista» izateaz gain, «errealitatearekin bat egiten ez duen baieztapena» dela adierazi zuen.

Horrelako adierazpenak «erabat harrigarritzat» jo zituen Teresa Todak. Hala eta guztiz ere, Baltasar Garzon pertsona «oso berezi» eta «berekoia» dela esan zuen, eta era horretako adierazpenak «zergatik egin dituen ez dagoela jakiterik» azaldu zuen.

Adierazpenek «bidea pixka bat zabaltzen» dutela uste baldin badu ere, era- bakiak eraginkortasunik ez duela deritzo Todak, «inspirazio politikoak bultzatuta Garzonek berak jarritako makinaria osoa martxan dagoen bitartean, behintzat» gehitu zuen.

Garzonen auto hori Justizia espainolaren egoera «arrotz eta nahasiaren isla» dela deritzo Todak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss