Nafarroan dirulaguntzen murrizketari egingo dio aurre hurrengo Korrikak
Korrika badator. Lortuko den dirutzak Nafarroan eragingo duela nabarmendu zuten atzo Iruñean. Sanzen Gobernuak ezarritako dirulaguntzen murrizketari aurre egingo dio. Eta Donibaneko euskaltegi berria eraikitzen lagunduko du.
Nafarroako AEK-k 15. Korrika herrialde horretan nola garatuko den azaldu zuen atzo. «Heldu!" hitza aukeratu dute, biltzen dituen erranahiak, positiboak denak, kontuan hartuta: iristea, ontzea, eustea... eta bertzeren artean, euskararen aldeko konpromisoa hartzeko deia egin nahi du. Bertzalde, orain arte ez dute emakumerik inoiz omendu, eta horregatik, aurpegi bakar bat jarri beharrean, euskararen alde aritutako guztiak hartu dituzte kontuan. Horren inguruan idatzi duten manifestua sinatzera deitu dute.
Ekitaldi erraldoiaren helburuei dagokionez, lehena «euskararen aldeko olde indartsu bat" eragitea izanen litzateke, eta bigarrena, Nafarroako euskaltegi eta gau-eskolak laguntzea. Izan ere, azken urteotan dirulaguntzen murrizketa larria bultzatu du UPN-CDNko Gobernuak. Horrez gainera, Baionan eta Iru- ñean (Donibane auzoan) egoitzak irekitzea aurrez ikusita dago, eta horretara ere bideratuko dute ateratako dirua. Hori adierazi zuen Nafarroako AEK-ko arduradun Aitziber Sarasolak.
Ondotik, Korrika Kulturaleko ekitaldiak eta herrialdean eginen den ibilbidea azaldu zuen jaialdiaren arduradun Asier Biurrunek. Hainbat alor ukitu nahi izan dituzte, eta hala, ikus-entzunezkoen, bertsolaritzaren, literaturaren, antzerkiaren eta haurrentzako emanaldien berri eman zuen: Gu ta Gutarrak taldearen bertso saioa hilaren 8an Gaiarre antzokian, Burlatako Kultur Etxean Kirmen Uribe eta Mikel Uradangarin (22an), Elizondoko Lur aretoan Logela Multimediaren «Mokaua" lana (martxoaren 10ean), Altsasuko Iortia kulturgunean Patxi Usobiaga eskalatzailearen «Pisu gabezia" lana (15ean), Tuterako Udal Karpan Pirritx eta Porrotxen haurrentzako emanaldia (16an) eta Tafallako Kultur Etxean Gilkitzaroren «Honolulu, leku bat" obra (16an).
Kultur Birak ekitaldi horietako batzuk lagunduko ditu. Egitasmo horrek, bertzeren artean, Heidabe taldearen «Miss Heldu" antzezlana eramanen du hainbat herritara.
Nafarroan 730 km eginen ditu Korrika-k. Martxoaren 27an Sakanatik sartu, Garestik eta Lizarratik pasatu eta Arabara joanen da. Biharamunean, Vianatik sartuko da, Erribera gurutzatu, Zangozatik iparralderantz joan eta Baztandik Nafarroa Beherera joango da. Azken txanpan, Endarlatsatik sartuko da hilaren 31n, Belate gainditu eta apirilaren 1ean Iruñerrira helduko da. Korrika-ren arropari dagokionez, euskaltegietan ez ezik, Tuterako Sorgiña, Elizondoko Kattalingorri, Lizarrako Gotika eta Altsasuko Iker Kirolak dendetan ere salduko dutela esan zuten AEK-ko antolatzaileek.

"Kultur bira"
Korrika Kulturaleko ekitaldiak herriz herri ibiliko den kamioiak lagunduko ditu. Izan ere, besta bat antolatzeko behar diren bitartekoak garraiatuko ditu, eta antzezlan bat ere eramanen du.