Etxebizitzaren arazoa salatzeko manifestazioaBiarritzen
Biarritzen eginen duten higiezinen erakusketaren karietara, Lurra kolektiboak manifestazioa antolatu du martxoaren 10erako. «Inmobiliario saloina= probokazioa, Euskal Herria ez da salgai" lelopean, Biarrizko erakusketaren atarian, arratsaldeko hiruretan, etxebizitzaren arazoaz kezka- tutako pertsona oro protesta egitera gonbidatzen du kolektiboak.
Aurreko urtean hiri berean izan zen erakusketan, antolatzaileek ez zuten kolektiboa egotea onartu nahi izan, eta higiezinen espekulazioaren kontrako mezua karrikatik igorri zuen Lurrak. Iazko ereduari jarraiki, ahalik eta jende gehiena elkartzeko xedearekin antolatu dute protesta.
Arrazoiak
Arrazoi askotariko eta pisuzkoek bultzatu dute ekintza antolatzera espekulazioaren gehiegikeriak salatzen dituen kolektiboa. Besteren artean, etxebizitzaren prezioak etengabe garestitzeak gazteei etxe bat erosi edo alokatzeko aukera gero eta gehiago mugatzen diela nabarmendu du Lurrak. Bestetik, Estatu frantsesean Lapurdiko kostaldea Paris inguruko eskualdearen ostean garestiena izateak bertako jendeari ekartzen dizkion arazoak gogorarazi dituzte kolektiboko kideek.