Batasunak esan du ABrena «bide onean hartutako deliberoa" dela
Datozen hauteskunde legegileei begira, ABk Euskal Herria Bai koalizioaren alde egiten jarraitze- ko ostiralean hartutako erabakia «bide onetik doan deliberotzat" jo du Batasunak.
Indar abertzaleak nabarmendu du bere lehentasuna «indarrak metatu eta hautagaitza abertzale bateratua" lantzea dela, «Pariseren aitzinean Herri gisa jokatzea" baita xede nagusia.
Horiek hala, EArekin hitzartu duen moduan, lehenbailehen bilera egiteko proposamena egin dio ABri, «denbora aitzina doalako eta koalizioak gorabehera nahiko izan dituelako jada".
Batasunak berretsi du «gerta daitezkeen interferentzia eta ezusteen gainetik" Euskal Herria Bai koalizioa aurrera eramateko engaiamendu osoa mantentzen duela.