GARA > Idatzia > Pelota

Kanporaketek ligaxkak ez duela balio agerian utzi dute

Final-zortzirenetako bi multzoetako liderrek galdu egin dute azken sailkatuen aurka, eta Asegarcek lau lehiatatik hirutan aurrea hartu du

Ezustekoak kirolean gustagarri izaten dira, hori ukaezina da. Eta horrexegatik, Binakako Txapelketaren final-laurdenetako lehen jardunaldia bereziki interesgarria suertatu da. Lehen ligaxkan Aspek erakutsitako nagusitasuna ezerezean utzi dute Asegarceko bikoteek, eta, gauzak zer izaten diren, Eibarko enpresari duen puntu bakarra eman dion bikotea ligaxkako azkena izan da: Xala-Eulate.
 
Ezusteko nagusia Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek eman zuten Bergaran. Ordura arte partidarik galdu gabe zeuden Irujo eta Goñi ahalguztidunek kale egin zuten batere irabazi gabe zegoen bikotearen aurka. Oinatzek eta, batez ere, Patxik beren aurpegi onena eman zuten, eta horrenbeste aldiz errepikatutakoa, beren maila emanez gero edozeini irabazteko gai direla, goitik beheraino bete zen.
 
Antzeko zerbait gertatu zen Zornotzan. Aspeko azken sailkatuek, Xalak eta Eulatek, Asegarceko liderrei, Leitzari eta Zearrari, irabazi egin zieten. Egia da Xalaren itzulerak beste maila bat ematen diola Aspeko bikoteari, baina final-zortzirenek ezertarako ez dutela balio berresten du horrek, are gutxiago erabili den aldaketa sistemarekin.
 
Beste bi emaitzak, agian, ezin dira hain ezustekotzat hartu, baina Asegarceren gorakada biribiltzen lagundu dute. Ostiral gauean, Kokak eta Otxandorenak landutako garaipena eskuratu zuten, Urdulizen, Gonzalezen eta Pascualen aurka. Azken horien gorabeheren arriskuaz ere dezente hitz egin da asteotan, eta hori ere bete egin da azkenean. Gonzalezek ez zuen bere maila eman aurrean; Koka nagusitu zitzaion, eta atzean Otxandorenak sekulako erakustaldia eman zuen.
 
Partidarik arraroena, agian, Idiazabalgoa izan zen. Hasteko, Lasa gaixo zegoen eta haren ordez Aritz Laskurainek jokatu zuen; gainera, Titinek egun beltz samarra izan zuen. Asier Olaizolak eta Ruben Belokik lan bikaina egin zutela gaineratuz gero, Igarondoko azken emaitza askoz hobeto uler daiteke.
 
Azken batean, emaitzok lehen ligaxkak ez duela balio erakutsi dute. Asegarceko pilotariek behin eta berriro adierazi zuten, aurreko astean, ligaxkan ikusitakoa ez zela kontuan izan behar, eta horrelaxe izan da. Kanporaketa gainditzeko bi neurketa irabazi behar baldin badira ere, asteburuko irabazleek urrats handia egin dute finalerdietako ligaxkan sartzeko. Orain presioa auzoan dago.
 
Parekotasuna
 
Final-laurdenetako lehen jardunaldiak izan duen bigarren ezaugarria berdintasuna izan da. Ligaxkan ez bezala -16 partidatik 10etan gelditu zen galtzailea 15 tantora heldu gabe-, kanporaketen lehen asteburuak neurketa estuak eta borrokatuak utzi ditu. Idiazabalgoa kenduta, beste norgehiagoketan bikote galtzailea 20 tantora heldu da, eta txapelketan lehen aldiz partida batek, Zornotzakoak, 1.000 pilotakadako muga sinbolikoa gainditu du.
 
Bigarren neurketek bakoitza bere lekuan jarriko dute, baina egoera ikusita, ez litzateke harritzekoa izango kanporaketa bat baino gehiago hirugarren eta azken lehian erabakitzea.
 
Aimar Olaizola decide mañana jugar o no
 
Aimar Olaizola realizará una prueba mañana en el Ogeta de Gasteiz para decidir si jugará el próximo domingo en Tafalla. El de Goizueta pasó por la consulta del médico ayer y parece que la recuperación de su rodilla va por el buen camino. Además, Martínez de Irujo no tendrá problemas para jugar el sábado en el Labrit a pesar de acabar en Bergara con su mano derecha muy tocada.
 
Por otro lado, ayer conocimos las elecciones de material. Mañana escogerán pelotas en Iruñea (11.30) y Azkoitia (16.30), mientras que el jueves las citas serán en Bergara (11.30) y Tafalla (16.30).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo