Zuberoako kantariekin «Kaperan, a kapela» lehen kantaldia, Abbadia jauregian
Urtero bezala, martxoan hasiko da «Kaperan, a kapela» saileko lehen kantaldia. Aurtengo lehen saiorako gonbidatutako kantariak Niko Etxart, bere aita Dominika eta Robert Larrandaburu dira, eta kantu zaharrak emanen dituzte. Gaur, besteak beste, Ligueix, Etxahun edo Attuli batek utzitako kantuak abestuko dituzte. Kontzertuaren antolatzailea Euskal Kultur Erakundea da, partaide dituela Hendaiako kultur elkartea eta Hendaiako Hiria eta Antoine d'Abbadie fundazioa.