Petti musikari nafarraren kontzertua gaur Gaztelekuan izango da
Petti musikari nafarraren doinuak entzuteko aukera bikaina izango dute gaur Gaztelekuko ikuskizun aretora hurbiltzen direnek. Bere musikaren nahasketak Mark Annegan, Tom Waits eta Mikel Laboan oinarritzen dira. Ezin da antzeman Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, eszenan bakarra baita, bai kantatzeko modu ilun-trinkoan bai gitarra zarraztatzeko moduan.