izotz hockeya
Txuri Urdinek eta Hormadik jokatuko dute Donostian Euskadiko finala
J.L. | DONOSTIA
Txuri Urdinek eta Hormadik jokatuko dute Euskadiko Kopako finala gaur ilunabarrean 21.00etan hasita.
Hormadi izango da garaipena erdiesteko faboritoa. Angeluarrak Liga bigarren postuan amaitu zuten, eta Espainiako Kopan, berriz, laugarren. Euskadiko Kopa irabaztea da denboraldi honetan txapel batekin amaitzeko aukera bakarra eta horren bila helduko dira Gipuzkoako hiriburura.
Txuri Urdinek Les Orques kanporatu zuen finalerdietan. Ez zuten arazorik izan Angeluko talde gaztea mendean hartzeko. Hormadik, aldiz, Gasteizen aurka jokatu behar zuen, baina arabarrek, azken unean uko egitea erabaki zuten, eta jokatu beharrik gabe egin zuen aurrera.
Txuri Urdinek beren zaleen babesaz baliatu nahi du lehiaketa hau irabazi ahal izateko.