GARA > Idatzia > Pilota

Zesta punta | Bihar, finalerdiak

Gasteizko Opena itzuli da

Iazko edizioa eta 2006ko finala bertan behera geratu baziren ere, Jai-Alivek txapelketa berreskuratu du

p051_01_97x76.jpg

GARA | GASTEIZ

Danborenegi eta Etxeto lapurtarrek eginahalak egingo dituzte Gasteizko Openean Arabako bikoteek irabaz ez dezaten. Biharko finalerdiekin hasi eta maiatzaren 11ko finalarekin bukatuko den txapelketa hau berriro egitekoa da aurten, iazko hutsunearen ostean. Are eta gehiago, 2006. urtean ere ez zen finalik jokatu, finalerdien ostean arazoak sortu baitziren Arabako Federazioaren eta Eusko Basque enpresaren artean.

Atzo aurkeztutako Openean, 22 urte azpiko Munduko txapeldun izandako lapurtarrez gain, beste bikote hauek arituko dira: Danborenegi eta Etxetoren aurka jokatuko duten Iker Foronda eta Aritz Gorostola eta beste finalerdian aurrez aurre izango diren Endika-Zarate eta Aizpitarte-Konpa bikoteak. Horrenbestez, zaleek Zarate ikusteko aukera izango dute, hots, Arabako zaleek puntista hoberentzat duten pilotaria.

Aipatu beharrekoa igandeko partidak Olabe pilotalekuan jokatuko direla, 11.30etik aurrera.

Bestalde, Gasteizko txapelketa berreskuratzeagatik, Arabako Federazioak eskerrak eman zizkien antolatzaileei. Hauek, Jai-Aliveko ordezkariek, alegia, ekimena antolatzeko arrazoiak azaldu zituzten. «Jai-Alive ez da zesta puntako enpresa profesionala soilik, gure filosofiaren oinarria afizionatuen mundua bultzatzea baita. Hondarribikoaren osteko bigarren Open honen antolaketarekin, profesionalak eta afizionatuak batu nahi ditugu berriro», azaldu zuten. «Oso pozik gaude Arabako pilotarentzat horren garrantzitsua den txapelketa hau berreskuratzeagatik», erantsi zuten.

Master Jai, Durangon

Bestalde, Arriola eta Joakin profesionalak Durangoko Ezkurdin (gaur, 18.30ean) hasiko den Master Jai zesta punta Openaren lehen jardunaldiaren protagonistetako bi izango dira.

Jonek lehenengo kanporaketan hartuko du parte eta, Joxemirekin batera, Txelis eta Asiainen kontra neurtuko da. Azken bi hauek goi-mailako pilotariak dira eta ia 50 kirolari hartuko duen torneo honetan beren kalitatea erakusten saiatuko dira. Jarraian, arratsaldeko bigarren lehian, Joakinen txanda helduko da. Donibane Lohizuneko finalera ailegatu denez, 48 ordutan hiru partida jokatu beharko ditu. Aizpurua izango du lagun eta bere aurkariak Iturrino eta Onaindia izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo