GARA > Idatzia > Kultura

«Baso baten egunerokoa» argazkitan harrapatu du Ander Olaizolak «El concierto»

Argazkilari eta naturzale gaztea dugu Ander Olaizola (Goizueta, 1976). Argazki kamera lagun, munduko bazterretan zehar ibili eta «National Geographic», «El Semanal», «Pirineos» edo «Zazpika» bezalako aldizkarietarako argazkiak egin izan ditu. Orain, egitasmo pertsonal bat osatu du, eta azken hamabi urteotan bere herri inguruko «Baso baten egunerokoa» jaso du argazki sorta ederrean. Liburu batean atondu eta txukun jaso ditu gero, eta berak bere kasa argitaratu.

p058_f04_199x116.jpg

A. BILBAO | BILBO

«Argazkilaritzari esker ikasi dut nire ingurua beste begi batzuekin ikusten eta begirada sakon baten bidez milaka ehundura eta ñabardura ezberdin bereizten», dio Ander Olaizolak bere www.anderolaizola.com atariko aurkezpenean. Eta ikasitakoa jendaurrean erakutsi du orain, bere kabuz «Baso baten egunerokoa» liburu ederra argitaratuta.

Argazki sorta bat jaso eta liburu bat burutzeko ideia orain hamabi urte piztu zitzaion Goizuetarrari, Alaskako paraje urrunetan zebilela. «Askotan kanpoan, urruti zaudenean, gertuko txokoez oroitzen zara eta erabaki nuen nire inguru ezagunena argazkietan erakustea». Ideia azken bospasei urteotan garatu du gehienbat, «ni jaio nintzen eta betidanik ezagutzen ditudan parajeak agertuz». Horretarako, «behin eta berriro» joan izan da basora, «urtaro ezberdinetan argazki berdinak baina argi ezberdinez egitera». Gero, testu labur batzuen bitartez azalpenak eman ditu «eguneroko bat bailitzan: gaur basora atera naiz, euria ari du... Zeintzuk animali aurkitu ditudan azaldu...».

Argazkilariaren esanetan, Goizueta inguruetan jasotako irudiak ageri ditu liburuak, baina Euskal Herriko edo Europako edozein txoko izan zitezkeen. «Ez da kokapen jakin batzuei buruzko liburua, sentsazio batzuena baino». Beraz, argazkiek artistikoki dute balioa, eta irakurleak ez ditu nahitaez kokapenak ondo ezagutu behar. «Goizueta inguruak ez dira beste inguru batzuk baino hobeak, ezberdinak baino. Eta ni bertan jaioa naizenez, ezberdin ikusten ditut».

Izan ere, liburuak kutsu poetikoa du, irudi memoria sentimental bat emanaz. «Hori nuen ideia, paisaia, toki edo animali politak agertzeaz gain. Eta irudiak laguntzen dituzten testu laburrak ere garrantzitsuak dira horretarako, osagarri gisa».

Eguneroko gisa eta urtaroka antolatuta, natura eta paisaiak dira nagusi, eta gizakirik edo honen eraginik ez da ageri argazkietan, «bordaren bat kenduta». Olaizolak ondo ezagutzen ditu erakutsi nahi izan dizkigun txokoak, eta, beraz, «badakit noiz joan, zein ordutan nolako argia aurkituko dudan». Mendian askotan espero ez dena harrapatzen bada ere, normalean behin eta berriro joatearen emaitza da argazki sorta: «Gaur ikusi dut ordu honetan ezetz, bihar hobeto beste ordu honetan...».

Animaliak kamerarekin jasotzeko, esaterako, «etxean lan piloa egin beharra dut lehenbizi -animalien ohiturak ezagutu eta beste-, eta gero kanpora joan, gordeleku bat prestatu...». Eskinosoari argazkiak egiteko, esaterako, «bi urte pasatu nituen, negu batean gustuko irudirik lortu ez nuelako».

Bere kasa

Goizuetarraren ustez pazientzia handia izatea behar-beharrezkoa da argazkiak egiteko, baita kaskagogorra izatea ere. Eta lehen aipatu bezala, «animaliei argazkiak egiteko, esaterako, informazio asko behar da, non ibiltzen diren, zer jaten duten...». Teknika eta ekipoa, berriz, «garrantzitsuak dira baina ez horrenbeste».

Olaizola egun argazkilaritzara emanda dago erabat, eta bere begirada propioa erakutsi nahi luke bere argazkien bitartez. Goizuetarrak aldizkari askotarako egin du lan, «baina horiei agindutakoa eman behar diezu, nik egin nahi ditudan argazkiek ez baitute aterabiderik aldizkari horietan». Horregatik, «Baso baten egunerokoa» estreinako liburua plazaratu eta etorkizunean ere egitasmo propio gehiago landu nahiko lituzke. Orain arte landu duen ibilbidean, Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador, Yemen, Maroko eta Europako makina bat bazter harrapatu ditu argazkietan; hori bai, Alaskan aurkitu ditu paisaiarik ikusgarrienak. «Bidaiatzen hasi aurretik bertara joatea nuen amets, eta espero baino hobea iruditu zitzaidan».

Argazkiak bildu eta liburua argitaratzekoan, «banuen beldurra, koloreak eta asko aldatzen direlako paperean, eta horregatik prozesu guztiaren gainean egon behar izan dut». Eta behin emaitza plazaratuta, gustura gelditu da. Gainera, inguruko jendeak esan dionaren arabera, «lortu dut ikuslearengan eragin nahi nuena».

Olaizola goizuetarrak bere kabuz ikasi zuen argazkiak egiten eta «jaunartzean oparitu zidaten kamera» du fotografiarekin lotutako lehen oroimena. «Umetatik gustatu izan zait mendian ibiltzea, eta laster hasi nintzen zaletasun biak elkartzen, naturzaletasuna eta argazkilaritza». Beraz, hamabost urte inguruekin buru-belarri murgildu zen argazkilaritzan eta lehen trastuz beteta joaten bazen bidaietara, «orain gero eta ekipo gutxiago daramat». Egin izan ditu erretratuak, kontzertuetako argazkiak eta bestelakoak ere, baina «egun gehienbat natura dut ikuspuntuan».

«Baso baten egunerokoa» plazaratzerakoan, argazkiez gain, testuak, diseinua, maketazioa eta beste lan guztiak ere berak egin ditu, «buruan argi nuelako zer eta nola nahi nuen». Nafarroako Gobernuaren beka bat jaso du laguntza gisa, eta, gainerakoa, bere poltsikotik ordaindu du, «liburua ahalik eta kalitate gorenarekin ateratzeko».

Mikel INSAUSTI

Radu Mihaileanu es un judío rumano afincado en París que destaca dentro del cine europeo por plasmar como pocos el mestizaje racial y cultural. En «El concierto» hace una divertida caricatura del temperamento eslavo, a través de las esperpénticas relaciones diplomáticas que han mantenido los rusos desde los tiempos de la Unión Soviética con los países occidentales del viejo continente, y más en concreto su fijación con París como punto de destino en el exilio de sus artistas. A su vez, los anfitriones también son satirizados por el paternalismo esnobista que mantienen para con los refugiados del Este. Todo este entramado paródico recuerda bastante a las comedias de la Guerra Fría, con el «Un, dos, tres» de Billy Wilder como gran clásico referencial, si bien a los músicos judíos de la falsa Orquesta del Bolshoi se suma una banda de gitanos que se encarga de poner un ambiente festivo muy cercano al de las vitalistas películas del balcánico Emir Kusturica.

En el apartado puramente melómano de «El concierto» hay una sublimación muy teatral de la música de Tchaikovski, parecida a la que el desmelenado Ken Russell volcó hace cuarenta años en «The Music Lovers» («La pasión de vivir»), con la diferencia de que el cineasta británico se decantó por la Sinfonía Patética, mientras que Mihaileanu ha preferido el Concierto para Violín. La media hora final es apoteósica, con un espectacular clímax a toda orquesta, gracias a un hábil montaje que explota la folletinesca relación entre quien vuelve a manejar la batuta tras años de ostracismo y la joven solista. Futuro, presente y pasado se combinan en una sucesión de imágenes in crescendo, que no desentonan entre sí gracias a la capacidad de transformación de Miou-Miou, una actriz capaz de rejuvenecer o marchitar su aspecto a capricho. De entre el resto de secundarios sobresale Dimitri Nazarov, como el fiel violonchelista que ha sobrevivido conduciendo destartaladas ambulancias desde que Brezhnev les apartara de los escenarios oficiales.

EGUNEROKOA

Basoaren eguneroko gisa plazaratutako liburuan, azken bospasei urteotan ateratako argazkiekin Goizueta inguruak modu poetiko batean irudikatu eta erakutsi ditu Ander Olaizolak, munduko bazter urrutietan ibili ostean.

NATURZALEA

Ander Olaizola goizuetar mendizaleak bere kabuz ikasi zuen argazkilaritza, eta aldizkari sonatuetarako lan egin ostean, orain argazki liburuetan bere begirada propioa islatu nahian dabil.

KALITATE BIKAINA

Autoekoizpenean eman du «Baso baten egunerokoa» Olaizolak eta 500 ale plazaratu ditu, euskaraz eta gazteleraz. Kalitate aldetik bikaina da. Tapa gogorrak, 24x31 formatua eta 200eko gramajea ditu.

Ficha

Dirección: Radu Mihaileanu.

Guión: Radu Mihaileanu, Matthew Robbins, Alain-Michel Blanc

Intérpretes: Alexei Guskov, Dimitri Nazarov, Mélaine Laurent.

País: Estado francés, 2009.

Duración: 119 m.

Fitxa

Liburua: «Basoaren egunerokoa». Euskaraz eta gazteleraz.

Egilea: Ander Olaizola.

Salneurria: 35 euro + 6 euro (Bidalketa gastuak).

Salmenta puntuak:

Hontza eta Elkarliburu dendak + www.anderolaizola.com.

Eskariak:

info@anderolaizola.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo