GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gose greba egin dute Errotxapean euskal presoekiko elkartasunez

p013_f01_123x321.jpg

GARA |

Iruñeko Errotxapea auzoan manifestazioa egin zuten atzo euskal presoei elkartasuna helarazi eta euren eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko. Ekitaldi horrekin eman diote amaiera Burlata, Txantrea, Errotxapea eta Atarrabiako hainbat bizilagunek ostiraletik eliza batean egin duten itxialdi eta gose grebari.

Ekimen horiekin EPPK-k abiatutako borrokaldiari babesa erakutsi diote iruindarrek, eta bereziki, bizilagun dituzten Jon Rubenach, Iñaki Iribarren, Ugaitz Astiz eta Mikel Almandoz euskal presoei, hilabete hasieratik presondegi frantsesetan gose greba mugagabean dira-eta.Euskal presoen kolektiboa Estatu espainolaren eta frantsesaren erasoaldiaren «jomuga nagusi» dela salatu eta estrategia hori gogor deitoratu zuten, bai eta azken hilabeteetan presoen senideak pairatzen ari diren miaketak ere.

Beran aldiz, 40 lagunek protesta egin zuten gose greban dauden presoen egoera salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo