Never Surrender arrasatear taldeari eraso egin zioten Gasteizen
Pasa den ostiralean Never Surrender musika talde arrasatearrak kontzertua eskaini zuen Gasteizko Gaztetxean eta, emanaldiaren amaieran, materiala autoetan sartzen ari zirenean, hamabost bat laguneko talde batek eraso egin zien. Bada, autoen barruan zihoazela kontzertua ikusten egon ez ziren skinhead itxurako hamabost bat ezezagun inguratu ziren. Hala, autoak itxi eta nola edo hala aurrera egiten saiatu ziren. Orduan erasotzaileek bi autoen kontra jo zuten; bi autoen aurreko kristalak hautsi zituzten, baita atzerako ispiluren bat -erretrobisorea- ere. Gaztetxeko kideak irten zirenean erasotzaileek korrikan egin zuten ihes.