Nerea Garro errenteriarra aske geratu zen igandean zigor osoa beteta
GARA |
Espetxean bederatzi urte pasatxo egin ondoren, igandean geratu zen aske Nerea Garro errenteriarra. Hain zuzen ere, 2000ko azaroaren 6an atxilotu zuen Polizia espainolak Madrilen eta ETArekin harremana izatea leporatu zioten. Epaileak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bederatzi urteotan Estatu espainoleko hainbat espetxetan egon da, besteak beste, Soto del Realen, Brievan, A Laman eta Alacanten.