GARA > Idatzia > Euskal Herria

Miaketak direla eta, bisita ugari galdu ziren joan den asteburuan espetxeetan

GARA |

Joan den asteburuan hainbat espetxetako euskal presoak aurrez aurreko bisitarik gabe geratu ziren. Ocaña I-en Alberto Lopez aurrez aurrekorik gabe geratu zen; hori bera gertatu zitzaien Alcala Mecon Amaia Elkanori, Herreran Joseba Erostegiri, Almeriako preso guztiei eta Jaenen Joseba Arregi, Asier Garcia eta Ibai Aginagari. Azken espetxe horretan, zazpi hilabete daramatzate aurrez aurrekorik gabe, Curtisen bezala. Hala, Valencia II-n eta Algecirasen itxialdiak egingo dituzte protesta gisa eta Curtisen aurrez aurrekoei uko egingo diete. Bestalde, 100 lagun batu ziren atzo Bilbon presoen alde.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo