GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

PALA

Fustok segidako hirugarren txapela nahi du Zortzi eta Erdiko Txapelketan

GARA | BILBO

Iazko etenaren ostean, bihar ekingo zaio berriz ere Zortzi eta Erdiko Pala Txapelketari Bilboko Deportivon. Buruz burukoa baino ikusgarriagoa eta piloteo handiagokoa den txapelketa hau seigarrenez jokatuko da eta azken bi urteetako txapeldunak, Fustok, hirugarren txapela ere nahi du, nahiz eta atzoko aurkezpen ekitaldian sasoirik onenean ez dagoela aitortu.

Dena dela, eskailera-sistema erabiliko duen txapelketa izaki, finalerdietan ekingo dio txapelketari, Lujan kubatarrak bezalaxe, eta beste hogei bat egun izango ditu joko puntu hobea hartzeko.

Hamar pilotari

Esan bezala, kanporaketa zuzenen bidez erabakiko da zein pilotarik egingo duen aurrera, eta orotara hamar hautagai izango ditu txapelak bi multzotan banatuta. Txapelketan zehar ez da ordezkorik izango eta partida guztiak, finala barne, 35 tantora jokatuko dira Bilboko Deportivon.

B multzoan dauden Garmak eta Aierbek emango diote hasiera txapelketari bihar, eta euren taldean, hurrenez hurren, Galan, Gaubeka eta Lujan izango dituzte zain. A multzoan, aldiz, Beldarrain eta Ziskar II.a daude eskaileraren behealdean kokatuta eta goiko mailetan Imanol, Urkijo eta Fusto txapelduna aurkituko dituzte.

Bigarren Mailako Binakako Txapelketa ere izango da, Altadill-Oiarzabal, Zulaika-Larrinaga, Iriondo-Lejarzegi eta Garcia-Ibargarai bikoteekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo