itsaso Arrizabalaga Zenarruzabeitia Goñiko udalekuko bigarren txandaren izenean
Aniaiz Goñiko 2. txandara!
-Manu Pirataaa! Manu Pirataaa! Aniaiz atxilotu dabe!
-Ani begiralia? Txandara etortzeko desiatzen egoten dana? Lelengo egunetik martxan geldittu barik ibiltzen dana? Umieri suabe-suabe danetik jan bihar dala azaltzen detsena? Bi koilaradaka gitxienez... Urtero-urtero, lelengo urteko emoziño bardinaz «aupa aurten!» oihukatzen dabena?
Pentsakor geratu da, ta aurpegixan oroitziak eragiten detsan irribarriakin batera amorrua, tristuria eta kezkia igartzen jakoz.
-Noiz etorri zan lelengoz... a, bai! Ume moduan ezagutu neban aurrena, ta bertan emondako udaldixak ezin ahaztuta begirale etortzia erabagi zeban. Bai, 16 urtekin agertu zan bigarren txandara begirale. Ta ordutik ez dau inoiz kale egin. Zelan egingo zeban ba, berak esaten daben moduan hemen egi bihurtzen da amesten dogun Euskal Herri euskalduna. Borondatez egindako elkarlanian, bakoitzak dakixana erakusten ta bestiengandik ikasten. 15 egunez euskara hutsezko jardunian, danon artian prestatutako jolas, antzerki ta txanguez gozatzen... Horixe erakutsi desku urtietan, danok dakagula zeozer aportatzeko, txiki-txikixa bada be. Ondokuak prestatutakua errespetatu egin bihar dala eta kritikak egittiaz gain, zorionak emoten be ikasi bihar dogula. Danon artian eztabaidatu eta prestatzen dirala txandak...
Berriz isiltasuna, ta gogoratu Manu Pirata ez dala isilik geratzekua. Kezkatuta dagola diño, zenbat egun izan dira? Zegaittik? Ez dakagu erantzunik.
Derrepente barrezka hasi da, urduri...
-Et,et,et! Baina... txandarako bueltatuko da, ezta? Bestela aurten bai lanak, zuek danok mendixan ez galtzeko... bera da bigarren txandako sherpa! Kar, kar, kar... umoria ezin da galdu... -esan eta segiduan ilundu jako aurpegixa.
-Lasai Ani, Ama Lur, Katutxoa, Cow Boy... eta ni neu hemen egongo gara, zure zain, zuganako maittasuna ez deskue-ta lapurtuko. Trankil, geuk zainduko doguz zu bueltatzen zaran bittartian bigarren txandako danak bana-banan, baina goxotasun haundixenaz Naroa hartuko dogu gure kantu ta jolasen magalian.
Kezkatuta juan da, urtietan bere ozeano bihurtu daben Andia Mendizerrara, berriz galdetu dau: zer moduz egongo da? Ta mendixan gora bere lagunak agertu dira, Mari, Lamia, Basajaun ta Basandere, Katutxoa, Cow Boy... ta danek batera botatako oihua entzun da ozen: osasuna, maitasuna eta askatasuna!