GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Euskal Herriko Kammerphilharmoniak Donostian egingo du debuta

Euskal Herriko Kammerphilharmonia ganbera-orkestra berria da, hogei hari-instrumentuz eta hamabi haize-instrumentuz osatua. Musikeneko ikasle ohiek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko kideek hartu dute parte proiektuan. Datorren igandean, urriak 24, eskainiko dute lehen kontzertua; Donostiako Victoria Eugenian, 19.00etan. Ikuskizunean, «Tutto Mozart» izenarekin aurkeztua, besteak beste, Nicanor Zabaleta musikariaren harpa erabiliko dute. Gainera, taldeak jaso ditu Zaragozan, Leonen eta Getxoko Udaberriko Jaialdian parte hartzeko eskaerak. Sarrerak erosteko, www.donostiakultura.com web orrian sartu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo