GARA > Idatzia > Kultura

Joseba Tapiak emango dio hasiera aurtengo Iruñeko Bertsoaroari

GARA | IRUÑEA

Urtero bezala, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta, Bertsoaroa ospatuko da gaurtik azaroaren 11ra arte. Bost saio izango dira orotara. Joseba Tapiak «Eta tira eta tunba» deituriko musika errezitaldia eskainiko du gaur, 20.00etan Gurutzeko Plazako Institutuan. Gerra karlistetako bertso bilduma izango du ardatz.

Hilaren 28an, bertso saioa izango da Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman eta Agin Rezolaren eskutik. Azaroaren 4an ere, bertsotan arituko dira; honakoan, Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Xabier Legarreta eta Unai Iturriaga.

Azaroaren 9an, Patziku Perurenak hitzaldia eskainiko du: «Urumeako sorginen defentsa Iruñeko tribunalean». Azaroaren 11n, berriz, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Sustrai Colina, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi eta Andoni Egaña izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo