GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Pello Urzelai 2011/1/12

Hitzak, ekintzak eta itxurak

berria

Espainiako Gobernuak «koherentzia» itxura eman behar izan du ETAren su-eten adierazpenaren biharamunean. Guardia Zibilaren eskutik, eta bi lagun atxilotuz egin du. Zapatero gobernuburuak bezperan esandakoa -«ez dugu guardia jaitsi»- benetakoa dela adierazteko. (...). Dirudienaz gain, Espainiako Gobernuaren sinesgarritasun arazoak estali beharra eta bestelako azpiko mugimendu batzuk ezkutatu nahia ere kontuan hartu beharko litzateke.

Zapatero eta Rubalcabaren lehen balorazioen literaltasunari kasu eginez gero, ondorio ezkorrak atera daitezke prozesuaren bilakaerari begira. Baina ulertu behar da biak nahiko behartuta daudela balorazio ezkorra egitera, batez ere, aurreko prozesuan izan zuten hutsegitearen gatibu direlako. (...) Orain behartuta daude nahikoa ez delako diskurtsoari lotzera, ezkutu gisa. Azpitik, urrats positiboak egiteko prest egongo balira ere.

Defentsiboa da Espainiako Gobernuaren diskurtsoa, baita nazioarteko komunitatearen esku-hartzea aipatzen duenean ere. Kanpoko egiaztatzerik ez dela behar dio Rubalcaba ministroak, eta argudiatzen du horretarako nahikoa direla estatuko segurtasun indarrak. Baina badirudi ahazten duela haiek eman zutela «egiaztatutzat» 2006ko su-etena. Ezezkoaren arrazoia bestelakoa da. Nazioarteko esku-hartzeari eragozpena jartzen badio, haren presioa gainera etorriko zaiola susmatzen duelako da. Ezker abertzalea legeztatzeko presioa, alderdien arteko elkarrizketa bultatzeko presioa, presoen egoera arintzeko presioa. Orain eroso dago Espainiako Gobernua nahikoa ez delako diskurtsoan, besteak beste, EAJren laguntza duelako. (...) Oraingo hitz, ekintza eta itxuretatik haratago begiratu beharra dago, besteak beste, nazioarteko faktorearen ahalmena aintzat hartuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo