GARA > Idatzia > Mundua

Boto-emaileen %80k eta gehiagok bozkatu dute Sudango hegoaldean

Boto-emaileen %80k baino gehiagok eman dute botoa Sudango hegoaldean azken astean egin den erreferendumean, atzo Sudango hegoaldeko Autodeterminazio Erreferendumerako Batzordeak emandako datuen arabera. Atzo arratsaldeko seietan itxi zituzten hauteslekuak eta astelehenerako boto guztiak zenbatuta edukitzea espero dute. Emaitza independentzia izango da. Hala ere, emaitza ofiziala otsailaren 14ra arte ez dute ezagutzera emango.

p030_f01_199x116.jpg

Jose Angel ORIA

Astelehenetik aurrera ezagutaraziko dituzte hautesleku bakoitzeko emaitzak eta egun horretan bertan hasiko da apelazioak aurkezteko epea. Batzordeak aurreratu duenaren arabera, apelazio guztiak aztertuta edukiko dituzte otsailaren 14rako.

Batzordeak berak jakinarazi zuen atzo Sudango hegoaldeko eskualdeetan oso parte-hartze indize handia izan dutela erreferendumean: %73 ingurukoa, boto-emaile gutxien inguratu diren lekuetan, eta %88tik gorakoa herritar gehien joandakoetan.

Inkestak oso oker ez badaude, hauteslekuetara joan diren gehienek independentziaren aldeko botoa eman dute. Beraz, dagoeneko zalantza gutxi geratzen da: herritarrek horrela erabakita, gaur egun arte Sudan izenarekin ezagutu dugun herrialde handia (kontinente osoko azalerarik handiena du) bitan zatituko da, eta bi estatu berriek makina bat gauza adostu beharko dituzte hemendik aurrera, batez ere petrolioaren eta uraren banaketari buruzkoak.

Ostiralerako, 3,25 milioi herritarrek parte hartu zuten erreferendumean, horretarako aukera zuten ia 4 milioietatik. Atzo hautesleku gehienak huts-hutsik egon ziren, herritar gehienek lehenengo lau egunak erabili baitzituzten botoa emateko.

Erreferenduma antolatu dutenen harrotasuna begi bistakoa zen, atzerriko begiraleen arabera. «Nazioarteko arau guztiak errespetatuta egin da erreferenduma eta emaitza ikaragarri ona da -zioen Mohammed Ibrahim Khalil Erreferendumerako Batzordeko presidente eta 60ko hamarkadan Sudango Atzerri ministro izandakoak-. Nik hauteskunde prozesu asko ikusi ditut herrialde honetan eta zalantza izpirik gabe esan dezaket inoiz ez dudala hain bozketa lasai, ordenatu eta baketsurik ikusi». Gauza bera esana zuen ordu batzuk lehenago Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak, Khartum Sudango hiriburuan.

Erreferendumerako Batzordeak joan den ostegunean jakinarazi zuen parte-hartze indizeak %60ko muga gaindituta zuela ordurako. Muga hori ezarri zen 2005ean sinatutako bake akordioan, autodeterminazio erreferendumari balioa emateko.

Khartumeko Gobernuak ez du ia ahaleginik egin boto-emaileek batasunaren aldeko botoa -independentziaren aurkakoa, alegia- eman dezaten. Hiriburuan ez zegoen ospakizun girorik, sudandar askorentzat oso berri txarra baita hegoaldeak bere bide propioa aukeratu izana. «Ni triste nago, ez baitut nahi hegoaldeak Sudan utz dezan. Politikarien jarduerarik gabe, herrialdeak bat eginda jarraituko luke», adierazi zien kazetariei Moustafa Mohamed langile gazteak. Beste herritar asko bezala, bera kezkatuta dago erregaien eta janarien salneurriek azken bolada honetan izan duten gorakada dela-eta, nahiz eta erakunde publiko batean egiten duen lan.

abstentzioa

Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak esan du bere izena daraman Fundazioak ikuskatutako lekuetan %90 inguruko parte-hartze indizea izan dela eta abstentzioa %10era ere ez dela iristen hautesleku askotan.

Miles de personas reclaman autonomía para Nuba

Miles de personas se manifestaron ayer en favor de una mayor autonomía para la región de las montañas de Nuba, en el centro del gran país africano que ahora se parte en dos. Esta zona se unió a los rebeldes del sur en la guerra civil.

Kauda es una ciudad aislada ubicada en las montañas de Nuba y fue refugio de los ex rebeldes del sur. Ayer una multitud coreaba consignas contra el Gobierno de Jartum y agitaba banderas del SPLM. «Abajo el antiguo Sudán, bienvenido el nuevo Sudán», gritó un manifestante con la ayuda de un altavoz situado en la parte trasera de un camión. La multitud repitió el lema al unísono. «Quiero que las montañas de Nuba sean libres, esa es mi esperanza», dijo el manifestante Said Sadiq, de 40 años.

El presidente Omar el-Bashir ha prometido reforzar la ley islámica y el árabe como único idioma oficial de Sudán después de la secesión del sur del Estado a principios de julio, una promesa que fue muy mal recibida en las montañas de Nuba. «En Sudán tenemos cientos de diferentes grupos étnicos que tienen su propio idioma. Elegir un idioma y convertirlo en el lenguaje de otros grupos no va a unir a la gente. Es por eso que el Sur está tratando de separarse», dijo Yasser, un cristiano de 28 años. AFP

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo