MANIFESTAZIOA
Jokin Urainek 25 urte egin ditu kartzelan
Oreretan manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean, Jokin Urain auzokideak kartzelan 25 urte bete berri dituela salatzeko. «Parot doktrina» ezarri diote. Parte hartze handia izan zen, 500 lagun inguru atera baitzen kalera.