CNT-k urtarrilaren 27ko greba deialdiarekin bat egin du
GARA |
CNT sindikatuak urtarrilaren 27rako euskal gehiengo sindikalak antolatu duen greban parte hartzeko deia egin zuen atzo. «Erretiroa hartzeko adinaren atzerapenak eta pentsioen erreformak greba orokorraren deialdia erabat justifikatzen» duela esan zuen CNT-k agiri baten bidez.
Hala ere, «bai patronalaren aldetik, bai edozein Gobernuren aurrean eta beraien Lan Erreformaren dekretuen bidez gure lan eskubideen zapalkuntzaren aurrean, langile mugimenduaren tresnarik indartsuena den grebaren erabilpenari buruz gogoeta» eskatu zuen.
Pentsioen erreformaren aurka ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek deitu duten greba orokorrarekin ESK eta CGT sindikatuek ere bat egin dute. CGTk Galizian ere greba orokorra deitu du egun bererako.