Buruz Buruko Txapelketa
Txapeldunordea hemen da
Binakako Txapelketa bikaina egin ostean, gehiegi prestatu gabe sartuko da Xala lehiaketan.
Asier AIESTARAN
Binakako Txapelketa aparta egin, finaleraino iritsi eta txapelari ihes egiten utzi zionetik apenas hiru aste igaro direnean, Yves Salaberry Xala-k erronka berri bati egin beharko dio aurre datorren igandetik aurrera. Buruz Burukoan txapeldunorde geratu zen iaz aurrelari lekuindarra, eta aurten emaitza hori errepikatzen saiatuko da.
Hotz-hotzean begiratuta, aurkezpen eguneko zozketak bere alde egin zuela esan daiteke, Martinez de Irujo, Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a -azken zazpi ekitaldiak hiru pilotari horietakoren batek irabazi ditu- finalera arte behintzat ez dituelako aurrez aurre izango. Horregatik, zale batek baino gehiagok finalean egoteko faborito argitzat jo du azken egunotan.
Bestalde, baina, aurten ere lapurtarrak ez du bakarkako lehiaketa behar bezala prestatzeko denborarik izan. Binakakoa amaitu ondoren, astebeteko oporralditxoa hartu zuen Xalak, eta gero hamar egun baino ez ditu izan buruz buruko jokoa prestatzeko. Hain zuzen ere, bere sasoi puntua da -gora-behera handiak dituen pilotaria izaki- jendearen artean zalantzak sortu dituen faktorea.
«Kuriosoa da. Binakako Txapelketa oso luzea egin zitzaidan eta Buruz Burukoa, berriz, igandeko neurketa galduz gero, konturatzerako amaitu egingo zait. Dena partida bakarrera jokatzen den txapelketa hauetan kontzentrazioa bereziki garrantzitsua da», onartu zuen Xalak Eibarko Astelena pilotalekuan egindako material aukeraketan.
Ezustekoa litzateke
Oso bestelakoa da bere aurkariaren egoera. Julen Retegi ez zuten Binakako Txapelketan sartu eta, beraz, nahi adina denbora izan du Buruz Burukoa prestatzeko. Final-zortzirenetan Mikel Urrutikoetxea kanporatu zuen norgehiagoka gogorra jokatuta, eta bakarka jokatzeko dohain paregabeak dituela erakutsi zuen beste behin ere.
«Urrutikoetxearen aurkako partida irabazi eta gero askoz lasaiago nago. Neurketa oso gogorra izan zen, ohikoa izaten den moduan bigarren zatian apurtu zena. Hala ere, jada hasi zaizkit urduritasunak igandera begira», onartu zion Julen Retegik Aspeko web orriari.
Pilotari nafarraren esanetan, Xala da garaipena lortzeko faborito nagusia, eta bera ezustekoa ematen saiatuko da: «Ez naiz pilotalekura taktika jakin bat jarraitzera etortzen den pilotaria. Nahiago dut neurketa aurrera joan ahala inprobisatzen saiatu. Gainera, lan oso zaila izango da niretzat Xalaren aurka jokatzea, egungo txapeldunordea delako, bai buruz buru eta bai binaka. Niretzat ezusteko handia litzateke igandean garaipena lortzea».
Ikusiko den partida moldeaz galdetuta, bietako inork ez zuen pista askorik eman nahi izan. Xalak aurkariaren jokoa goraipatu zuen, Julen Retegi «manomanista handia» dela eta «tantoa ongi amaitzen» dakiela nabarmenduz; azken horrek, berriz, sakeak botera errestatzeko ohitura duen arren, airez sartzea ere ez zuen erabat baztertu.
Hiru pilota gustukoak
Materialari dagokionez, ez zen kexa handirik entzun Astelenako aukeraketan. Xalak 104,3 eta 104,8 gramoko bi pilota hautatu zituen; Retegik, aldiz, 104,6 eta 105 gramoko beste bi. Ondorengo adierazpenetan zehaztu zutenez, Xalak «pilota biziagoren» baten falta sumatu omen zuen, nahiz eta aurkitutakoarekin «pozik» gelditu. Retegik, bestalde, hiru pilota «asko gustatu» zitzaizkiola esan zuen, eta zein baztertu erabakitzeko «zalantzak» izan zituela. Xalaren pilotei buruz, «frontisetik gehiago irteten» direla nabarmendu zuen, eta bereek baino «bote handiagoa» dutela.
Aurrekariei begira jarrita, aurtengoarekin Xalak bederatzigarrenez parte hartuko du Lehen Mailako Buruz Burukoan. Bere emaitza onenak 2004an eta iaz iritsi ziren, bietan finalista izan baitzen lekuindarra, bietan Irujoren aurka galduz. Retegik, berriz, ez du horrenbesteko eskarmentua goi-mailan. 2009an aurreneko kanporaketan kaleratu zuten eta iaz Olaizola II.aren ordez sartu zen txapelketan jokatutako bi partidak galduz.
Stephane Lemuno y Ion Jaunarena abren hoy a la noche en el frontón de Urduña la fase de cuartos de final del Campeonato Manomanista de Promoción (22.15, ETB1). Lemuno entra en la competición como cabeza de serie mientras que Jaunarena llega a la cita tras eliminar a Ladis Galarza (22-18) en el partido de octavos que disputaron el domingo pasado en Eibar.
La gran preocupación reside en el estado de las manos de Jaunarena, al que se le vio un poco justo en el último choque. El delantero afirmó en la elección de material del miércoles que ha pasado toda la semana entre algodones, recibiendo masajes, y que saldrá a «darlo todo» en el partido de hoy.
El suelo del frontón, muy rápido según los protagonistas, también tendrá su influencia en un festival completado por el telonero que enfrentará a Berasaluze VIII-Beloki y Saralegi-Begino. El delantero de Amezketa sustituye a Arretxe II, que causó baja de última hora.
El otro partido de Segunda que se juega esta semana, tendrá lugar el próximo domingo en Eibar y enfrentará a Jokin Argote y Miguel Merino. A.A.