GARA > Idatzia > Kultura

Elkarrek Augustin Zubikarai beka deialdia zabaldu du

GARA | DONOSTIA

Nobelen sortzea sustatzea xede duen Augustin Zubikarai sariaren hamaikagarren ekitaldira aurkezteko deia egin zuen atzo Elkarrek, Ondarroako Udalarekin batera, «euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz». Lehenago nobela laburren lehiaketa zenak iaz aldatu zuen formatua, beka bihurtuz, batetik, eta eleberri arruntak bultzatuz, bestetik. Itxura berriko lehen deialdi hartan Joxean Agirre idazle eta GARAko kazetari zarauztarra atera zen irabazle, eta udazken honetan kaleratuko da beka honen laguntzari esker ondu duen nobela, «Zwei Frauen (bi emakume)».

Orain zabaltzen da epea idazleek beren proiektuak bidaltzeko eta 2011ko irailaren 1 arte bidal daitezke. Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, 2011ko urriaren 1a baino lehen aukeratuko dute irabazlea, eta saria 6.000 eurokoa izango da. Erdia irabazle izendatu ondoren jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo