GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Portland enpresaren errauste proiektua, inposizioaren bidean babestutako negozioa

Azken lau urteotan Olatzagutiko Udalean izandako gorabehera askoren kausa FCC taldeko Cementos Portland enpresaren proiektua izan da, hondakinak errausteko asmoa, hain zuzen. Kasualitatez, Iruñerriko hondakinen kudeaketa FCC taldeari esleitu zioten. Kasualitatea bide da, halaber, azken hauteskunde kanpainan Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentetzarako UPNren hautagaiak, Olatzagutian bertan, Sakanako egoera ekonomiko larria abertzaletasunari egotzi izana. Eta kasualitate multzoa biribilduz, Nafarroako Gobernuak biomasa erregai osagarri gisa erabiltzeko baimena eman dio Cementos Portland enpresari, honek eskualdean inbertitzeko ezinbesteko baldintza gisa hondakinak erretzeko duen proiektua onartzea jarri ondoren. Hondakinak errausteak ingurumenean eta eskualdeko bizilagunen osasunean ondorio kaltegarriak eragin litzakeela ez da inongo sekretua, ezta asko haren aurka agertu direla; beraz, arrazoizkoa dirudi horrelako proiektu batek herritarren iritzia kontuan hartzea. Hori, ordea, praktika demokratikoen dinamikako prozedura da, eta Nafarroako Gobernuak eta Portlandek ondo dakitenez, kontu hau negozioa baino ez da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo