GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Imanol Oruemazaga | Ondarroa

Egiten ez duenak, ez du hankarik sartzen

Lagun batek baino gehiagok deitu dit nire osasunaz galdezka. Nasai lagunok! Ni ere, beste adintsu guztiak bezala, nire «peajea» ordaintzen ari naiz. Baina oraindik ez nago gurpil-aulkiaren premian. Pattal baina, zorionez, nire oinen gainean mugitzen naiz.

Zer gertatu da? Bada, Ondarroan ospatu zen aurtengo Ibilaldian, arrakastatsu ospatu ere, hara non GARA gure egunkariak Ibilaldiari eskaini zion kronikan jartzen nauen Ibilaldiko zinta ebakitzen «gurpil aulkian» eserita. Arrazoia ere gehituz, «adina dela medio».

GARA egunkariak errakuntza zuzentzeko aukera eskaini didanez, hemen jartzen dut. Gora Zubi Zahar herri ikastola! Boga indartsu denok, zahar eta gazteak, boga! Musu bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo