GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOAK

Biellek eta Lanbertek eman dute lehen ezustea Lekornen

Jon LEUNDA

Ezustearekin abiatu da Lekorneko Torneoa, Biellek eta Lanbertek lortu baitute finala jokatzeko txartela, Ibarrola eta Etxeto mendean hartuta. Beste partidan gauzak espero bezala joan ziren, eta Waltarik eta Ozafrainek lortu zuten finalerako txartela.

Lekorneko Torneoa sortu berria den Udazkeneko Txapelketaren barruan sartu da, eta horrek lehiaketa bera indartu egin du. Gainera, finalerdiak dotoreak, ederrak atera ziren, eta zaleak oso gustura daude eratu berri den zirkuitu honekin.

Lehen partidan, Biellek eta Lanbertek 40 eta 39 hartu zituzten mendean Ibarrola eta Etxeto. Partida ona atera zen, eta faboritoek galdu arren, markagailuan ia beti aurretik ibili ziren. Neurketaren amaierara horrelaxe heldu ziren, 37-33, baina irabazleek partida berdindu zuen, eta Bielleren lan onak erabaki zuen.

Bigarren finalerdian aldaketa bat izan zen. Intxauspek Larretxea ordezkatu zuen, Sarako Torneoko finalean eskuko minez amaitu zuelako.

Hala ere, Intxauspek partida ona egin zuen Kurutxari lagun zuela, baina ezin izan zioten irabazi Waltariri ete Ozafraini. Dena dela, partida azkeneko hamar kintzetan sartu bitarte, aurretik ibili ziren. Kurutxarik sekulako neurketa egin zuen, agian partidako onena ere bera izan zen.

Beste aldean, Waltari bakarrik aritu zen, Ozafrainek egun txarra izan baitzuen. Kubatarra tartean bada, ordea, garaipena lotu arte ezin da eskurik altxatu, eta hori herenegun gauean ere ikusi zen. Neurketaren amaiera ikaragarria egin zuen amerikarrak, eta bihar 18.00etatik aurrera jokatuko den finala segurtatu zuen, 40 eta 37 irabazita.

Urduliz

Gorka-Larrinaga

Adarraga-Logroño

Retegi Bi-Peñagarikano

Santa Maria de las Hoyas

Arretxe II-Aretxabaleta

Galarreta-Hernani

Juanmartiñena-Urko

Luzaide

Agirresarobe-Barrenetxea IV 23 / Matxin IV-Zubizarreta 30;

Jai Alai-Gernika

Goikoetxea-Enbil

Donibane Lohizune

Tambourindeguy-Etcheto

Adarraga-Logroño (17.00)

Olaizola I-Albisu / Apezetxea-Pascual; San Mateotako txapelketa: Berasaluze VIII-Begino / Olaizola II-Beroiz; Marco Real Desafioa: Cecilio / Zabaleta.

Antsoain (11.00)

Urrutia II-Urko / Zulaika-Saldias; Urtasun-Etxeberria III / Endika-Ion.

Donibane-Muskiz (11.00)

Soto-Gotzon / Ouro-Artetxe; Agirre-Koka / Del Rey-Tejero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo