GARA > Idatzia > Kultura

oskorri eta peñak

Jendetza espero dute Iruñeko Eguberrietako kontzertuan

Iruñeko Peñen Federazioak eta Oskorri musika taldeak hirugarren Eguberrietako kontzertua antolatu dute: gaur eginen dute, 20.00etan, Anaitasuna pabiloian. Sarrera doan da eta jende guztia gonbidatu dute gozatzera. Atzo adierazi zutenez, dagoeneko 250 musikarik eta 800 kantarik emana zuten izena, eta anitzez gehiago espero zituzten, pabilioia betetzeko. Nafarroa osoko musika eskola, banda eta abesbatzek hamazazpi herri kanta joko dituzte, tartean zenbait kantu nafar hagitz ezagun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo