Bilduk San Frantziskoko auzotarren alde egiteko eskatu dio Udalari
GARA | BILBO
Bilduko udal taldeak bat egin zuen atzo Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen Koordinakundeak Udalak onartutako Komunitate Planari egindako kritikekin.
«Bilduk babestu ez duen plan honek ez dio erantzunik ematen Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bizi den bazterketa sozialari» salatu zuen Komunitate Planaren batzordeko partaide Ana Etxarte zinegotziak.
«Udalak auzo horien bizi kalitatea hobetu beharrean, laguntza sozialak zein enplegua sortzeko formakuntza murrizten ditu», adierazi zuen.