GARA > Idatzia > Mundua

Afganistan behatzaile gisa onartu dute Shanghaiko taldean Errusiak eta Txinak

NATOren soldaduak Afganistanetik ateratzeko prestatzen ari diren bitartean, Txinak eta Errusiak euren indarra zabaldu nahi dute eskualde horretan. Shanghaiko Elkarlanerako Erakundeak atzo bukatu zuen goi bileran, Afganistan behatzaile gisa onartu zuten.

p021_f01_097x140.jpg

GARA | BEIJING

Afganistan Shanghaiko Elkarlanerako Erakundean (SCO) sartu da behatzaile gisa, Hu Jintao Txinako presidenteak atzo iragarri zuenez. Modu horretan Errusiak eta Txinak Kabulekiko harremana estutzea lortuko dute, NATO 2014an soldaduak ateratzeko prestatzen ari denean.

«Afganistan behatzaile gisa eta Turkia elkarrizketarako kide gisa onartu ditugu», adierazi zuen Huk SCOren estatuburuen goi bileraren amaieran.

Bukaerako ekitaldian, Hurekin batera, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Kazakhstaan, Kirgizistan, Tajikistan eta Uzbekistaneko buruak egon ziren.

Herrialde horiek osatzen dute SCO, Asia erdian segurtasuna lantzeko 2001ean sortu zen erakundea. Gaur egun, estatu horien arteko elkarlanak egiten die aurre Amerikako Estatu Batuei, Asia erdialdean indarrean den lehia geoestrategikoan.

Afganistan erakunde horretan sartuko zela iragarrita zegoen aurreko egunotan. Asteazkenean Huk berak «Herriaren Egunkarian» (Alderdi Komunistaren hedabidea) adierazi zuen Txinak Kabuli lagunduko ziola mendebaldeko armadak Afganistandik irten ondoren.

Halaber, Sergei Lavrov Atzerri ministro errusiarrak azaldu zuenez, Mosku gas hobiak behatzen ari da Afganistanen eta NATOren soldaduak atera ondoren eskualdeko segurtasuna zer-nolakoa izango den kezkatuta dago.

Txen Guoping Txinako Atzerri ministrordeak ez zuen argitu atzo bukatu zen goi bileran Txinak Afganistani laguntza ekonomikoa ez ezik, bestelako laguntza eskainiko dion, baina eskualdean ez dela «botere hutsunea» geratuko esan zuen.

Elkarlan militarra

SCOko kideek erabat ukatzen dute inguruko herrietan NATOren alternatiba direla, baina Txinak eta Errusiak azken bi egunotan Pekinen egin duten goi bileran elkarlan militarra sendotzeko aprobetxatu dute.

«Garrantzi handia ematen diogu Asia-Pazifikoa eskualdean segurtasuna sendotzeko ekimenari eta, testuinguru horretan, gure armaden arteko harremanari eutsiko diogu», adierazi zuen Vladimir Putinek komunikatu batean.

Elkarlan militarraren goraipamena AEBek arlo horretan ere euren urratsak egin ondoren egin du Errusiako presidenteak. Izan ere, Washingtonentzat Asia interes nagusiko helburu bihurtu da eta 2020rako gerraontzien %60 Asiako uretan kokatu nahi ditu.

Putin Hamid Karzai Afganistango presidentearekin eta Mahmud Ahmadinejad Irango presidentearekin batzekoa zen atzo, baina Karzai Afganistanerako itzulera aurreratu behar izan zuen, atentatu bat eta NATOren eraso bat izan zirela-eta. Gertaera horietan gutxienez 40 pertsona -zibilak guztiak- hil ziren.

Esku-hartzearen aurka

Bestalde, SCO erakundeko kideek egin zuten azken adierazpenean aho batez errefusatu zituzten alde bateko esku-hartzeak Siria edo Irangoaren gisako aferetan.

Siriaren kasuan irtenbideak bilatzeko Iran eta Turkia ere hartuko lituzkeen nazioarteko goi bilera deitzea proposatu zuten. Halaber, tinko jarraitu zuten Teheranen aurkako isunak gaitzesten.

Txen Guoping Txinako Atzerri ministrordeak nabarmendu zuenez, «Iranek badu bere energia nuklearra modu baketsuaz erabiltzeko eskubidea».

«Irango arazoa indarrez konpontzeko edozein saiakera onartezina da eta aurretik sumatu ezin diren ondorioak izango ditu, eskualdeko eta mundu osoko segurtasuna mehatxatuz», ohartarazi zuten SCO osatzen duten sei herrialdeek azken adierazpenean.

«Iran eta Errusia barrikadaren alde berean daude», esan zuen, bestalde, Mahmud Ahmadinejad presidente irandarrak. «Batzuk Errusiaren eta Iranen garapenaren aurka daude. Batez ere NATOk bere begirada ekialdera zuzendu duela gogoratzen badugu», gaineratu zuen Irango presidenteak.

NATOren erasoa

18 hildako zibil -gehienak haurrak eta emakumeak- utzi zituen NATOren erasoa «ezin da inolaz justifikatu edo onartu», salatu zuen Hamid Karzai Afganistango presidenteak.

Panetta dice que EEUU está agotando la paciencia con Pakistán y le exige medidas contra Haqqani

El secretario de Defensa estadounidense, Leon Panetta, llegado ayer en visita sorpresa Afganistán, afirmó que va a ser muy difícil alcanzar la paz en este país mientras Pakistán siga siendo un «santuario para los terroristas» y advirtió de que su Gobierno está llegando «al límite de la paciencia» con este país. «Va a ser difícil alcanzar la paz en Afganistán mientras siga habiendo un santuario para los terroristas en Pakistán», declaró Panetta a la prensa a su llegada a Kabul, donde se reunió con los mandos militares afganos.

Según Panetta, que no hizo alusión al bombardeo de la OTAN que mató a 18 civiles el pasado miércoles, los combatientes del grupo insurgente afgano Haqqani -afín a los talibán- siguen cometiendo ataques transfronterizos en Afganistán desde sus bases en territorio paquistaní. «Es muy importante que Pakistán dé los pasos necesarios», prosiguió. «El asunto de los santuarios es una preocupación creciente y estamos llegando al límite de nuestra paciencia», aseveró. GARA

txinaren dirua

SCOren goi bileran Txinak 10.000 milioi dolarreko mailegua iragarri zuen, erakundea osatzen duten herrialdeetan merkataritza, energia eta telekomunikazioak, suspertzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo