Kaiku-Benecol, etengabe berritzen, bertako jendearen bihotzak zaintzeko
Iruñeko beren lantegian egiten dute egunero Kaikuko I+Gko taldekideek Benecol Zero berria, merkatuan kaloria gutxien duen kolesterol murriztailea eta laktosarik gabeko bakarra. Bertako zuzendariak, Arantza Errazkinek, eman digu edari honen bertuteen berri.
Maider IANTZI |
2005ean Kaiku-Benecol kolesterola jaisteko lehen elikagaia merkaturatu zutenetik, Kaikuko langileak etengabe ari dira ikertzen kontsumitzaileei gauza berri eta eraginkorrak eskaintzeko helburuarekin. Horren adierazle dira Benecol Soja (100% begetala) eta koilaraz hartzeko moduko Kaiku-Benecol.
Kaiku-Benecol Zeroren kasuan, kolesterola zaintzeko dietak duen garrantzia kontuan izanik, azukre erantsirik gabeko produktu bat merkaturatzeko beharra sumatu zuten. Horregatik sortu zuten edari berria, merkatuan kaloria gutxien duen kolesterol murriztailea, eta, gainera, laktosarik gabeko bakarra. «Kaikuko I+Gko taldeak 100% sortua izateaz gain, munduan bakarra izanik, harrotasunez betetzen gaituen produktua», Arantza Errazkin Lacteos de Navarrako eta Kaiku Corporacion Alimentariako Kalitateko eta I+Gko zuzendariak adierazi duenez.
Iruñean duten lantegian egiten dute egunero. «Lehenengo naturala merkaturatu genuen eta urtebete geroago beste bi zapore sortu genituen, masusta eta granada-limoia. Fruitu berri hauek propietate asko dauzkatelako aukeratu genituen».
Edari honek ezaugarri anitz dituela azaldu du Errazkinek. «Hasteko, gure kooperatibako abeltzainen esnearekin egiten da eta kolesterola murrizteko printzipio aktibo gisa estanol begetala du, bi gramo botila bakoitzeko».
Estanol begetala
Osagai honen eraginkortasuna 50 ikerketa baino gehiagok frogatu dute, eta Kaiku-Benecolen dago soilik, ez da gure merkatuko bertze marketan ageri. Bi gramoko kantitatea egoteak bere eraginkortasuna bermatzen duela argitu du Kalitateko eta I+Gko zuzendariak. Produktu honek hasieratik hagitz harrera ona izan duela kontatu du Errazkinek, bere garaian Kaiku-Benecolek bezalaxe. «Benetan frogatua dago egunero hartuta kolesterola jaisten laguntzen duela. Era berean, bere kaloria eduki baxua dela-eta, aukerarik aproposena da gure bihotza zaintzeko dieta berezia egiten ari bagara».
Finean, «hemen, gure abeltzainen esnearekin egindako produktua da, gure profesionalen jakituriarekin garatua eta bertako kontsumitzaileek urteetan frogatua».
Gorputzak ongi funtzionatzeko behar duen koipe mota bat da kolesterola. Hainbat funtzio betetzen ditu; zelula anitzen oinarrizko osagaia da eta hormonak ekoizteko funtsezko elementua. Bizitzeko behar dugu, beraz, baina kolesterol gehiegik kalte egiten digu. Bi bidetatik dator gure kolesterola, bi hirurena gibelak berak sortzen du, eta gainerakoa jaten dugunetik hartzen dugu: haragia, hegaztiak, moluskuak, gazta, esne-gaina, gurina eta arrautzen gorringoa dira kolesterola ematen digutenak. Fruta, barazki, zereal eta olio begetalek, aldiz, ez dute. Kaiku-Benecolen webgunean argitzen dutenez, gure kolesterolaren hirurena jakien bidez jasotzen dugu, baina berez, ez dugu gorputzak sor dezakeena baino kolesterol gehiago behar.
Kolesterol ona eta txarra bereizten dira: onak HDL izena du eta arterien paretetatik kolesterola kendu eta bueltan eramaten du gibelera. Txarra, LDL izenekoa, ahalik eta gehien murriztu behar da, arterien hormetan pilatzen delako soberakina, eta meharrago eta uzkurrago egiten dituelako.
Gure bihotza zaintzeko garrantzitsua da barazki eta fruta anitz, zereal integralak, olio begetala, grasa gutxi eta arraina sarri jatea. M.I.
«Gure abeltzainen esnearekin egindako produktua da, gure profesionalen jakituriarekin garatua eta bertako kontsumitzaileek urteetan frogatua», nabarmendu du Kalitateko eta I+Gko zuzendariak.