GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gasteizko Udalak Gorenaren doktrinaren kontra bozkatu du

EAJko eta Bilduko zinegotziek Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina bertan behera gera dadila eskatu zuten atzo, Gasteizko udalbatzan. Koalizio abertzaleak aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu zuten PPk eta PSEk, gehiengoa daukaten alderdiek. Halere, alderdiotako bost zinegotzi bertaratu ez zirenez, mozioak aurrera egin zuen. Testua eztabaidatzen ari zen bitartean Udalbatzan ez zegoen Javier Maroto alkateak ohartarazi du eskaera ez duela beteko.

p016_f01_111x111.jpg

Ion SALGADO |

Auzitegi Goren espainolaren 197/2006 doktrina, Estrasburgoko Tribunalaren iritziz legez kanpokoa dena, bertan behera gera dadila eskatzen du Gasteizko udalbatzak atzo onartu zuen mozioan. Halaber, Gobernu espainolari exijitzen dio askatzeko doktrina hori ezarria duten euskal preso guztiak.

Bilduk aurkeztutako mozioan jasotako eskaera horrek koalizio abertzalearen eta EAJren babesa jaso zuen atzoko osoko bilkuran. PPko eta PSEko taldeek, Udalean gehiengoa osatzen duten alderdiek, testuaren kontra bozkatu zuten, baina mozioak aurrera egin zuen, bost zinegotzi bertaratu ez izanari esker.

Kike Fernandez de Pinedok, Gasteizko Udaleko Bilduren bozeramaileak, salatu zuenez, 2006tik hona 83 pertsonei ezarri diete Auzitegi Gorenaren doktrina hori, euskal presoen aurka erabilia biziarteko zigorra ezartzeko. Era berean, gogoratu zuen gaur egun 67 presok jarraitzen dutela kartzelan doktrina hori aplikatu dietelako.

Azaldu zuenez, doktrina horren erabilera ez dator bat Euskal Herrian bizi den egoera berriarekin. Horregatik, gizarteak bizi duen «itxaropen eta konponbide aukera» mantentzeko, euskal presoen aurkako salbuespenezko legeria bertan behera uzteko eskatzen dio udalbatzak Madrilgo Gobernuari.

Bestalde, udalbatzak beste mozio bat ere onartu zuen atzo, presoen eskubideei buruzkoa. EAJk aurkeztutako eta Bilduren laguntzarekin onartutako testuak honakoa eskatzen du: presoen sakabanaketa bukatzeko, atxilotuen inkomunikazioa amaitzeko eta espainiar agintariek gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatzeko.

Espainiako Gobernuak espetxe politikan martxan jarri dituen «ohiz kanpoko portaerak» ere buka daitezela eskatzen du Gasteizko udalbatzak. Iñaki Prusillak, EAJko zinegotziak, ohartarazi zuenez, Estatu demokratiko batean giza eskubideak errespetatu beharrekoak dira.

PSEko zinegotziak abstenitu egin ziren jeltzaleek aurkeztutako mozioaren bozketan, eta PPk bi mozioen kontra bozkatu zuen. Ildo horretan, Javier Maroto alkateak, testuak eztabaidatu ziren bitartean Udalbatzan ez zegoenak, onartutako mozioen kontra dagoela jakinarazi du. Ohar batean adierazi duenez, ez ditu onartutako eskaerak bideratuko ez Europako Kontseilura, ez Barne Ministerio espainolera.

Kalean, udaletxearen aurrean eginiko elkarretaratzean, Ane Zelaiak (Herrira) nabarmendu zuenez, Udalak hartutako erabakia positiboa da. «Uste dugu pausoak eman behar direla eskubideen urraketa salatzeko. Herriratik dagokiguna herri aktibazioa da; horretarako hainbat mobilizazio egingo ditugu hemendik martxoaren 20ra», iragarri zuen.

Intsigniak ezin jarri

Iruñeko udalbatzan, hiriko alkateak, Enrique Mayak, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko intsignia kentzeko agindu zien Bildu eta Aralarreko zinegotziei. Koalizioak dioenez, UPNko agintariak hiru abisu egin ditu ikurra kendu ezean osoko bilkuratik kanporatzearekin mehatxatuz.

Azkenean, zinegotzi soberanistek ikurra kentzea erabaki zuten. Halere, «giza eskubideen, bakearen eta euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko konpromisoa gurea egiten jarraituko dugu, eta datozen bilkuretan ere aldarrikapen hauek mahai gaineratuko ditugu».

Recibimiento a Iñaki Pujana en Otxandio después de 27 años en diversas prisiones

Iñaki Pujana pasó ayer su primera jornada en Otxandio tras 27 años encarcelado. El vizcaino llegó sobre las 8.30, procedente de Alicante. A esa hora fue recibido por medio centenar de vecinos. Ya por la tarde-noche, unas 300 personas se dieron cita para arroparle en un acto que comenzó ante su vivienda, donde retiró un cartel que denunciaba su «secuestro» desde que en 2006 se le aplicó la denominada «doctrina Parot». Posteriormente se desplazó hasta la sociedad y el gaztetxe, donde retiró su foto. No faltaron el cava, el aurresku y las flores.

Como último viernes de mes, hubo numerosas concentraciones. Por razones de espacio, hoy publicamos solo las siguientes: Berriz (25), Idiazabal (27), Azpeitia (172), Aretxabaleta (60), Uharte (15), Mutriku (75), Lekeitio (117), Zestoa (55), Ondarroa (170), Pasai Donibane (28), Laudio (112), Amara (42), Deba (50), Oñati (80), Getaria (61), Mundaka (15), Sondika (8), Zarautz (181), Lizarra (48), Bergara (63), Gares (30), Eibar (70), Aulesti (81), Elgeta (17), Mendaro (17), Legorreta (28), Barakaldo (90), Alonsotegi (28), Maule (40), Uztaritze (24), Donibane Lohitzune (35), Urruña (21), Biarritz (12), Senpere (20), Donapaleu (27), Bokale (17), Donibane Garazi (40), Larresoro (25), Hendaia (32), Ordizia (84), Etxalar (10), Ugao (35), Zaldibi (87), Lazkao (75), Zumaia (56), Orio (40), Errenteria (182), Usurbil (92), Soraluze (120), Algorta (140), Zizur (25), Itzubaltzeta (76), Sestao (60), Elgoibar (47), Beasain (62), Baztan (30), Berriozar (50), Zeberio (33), Arrasate (300), Arraia-Maeztu (20), Durango (150), Lezo (18), Lesaka (39), Iruñea (333), Bakio (36), Pasai San Pedro (20), Leitza (60), Gasteiz (530), Azkoitia (98), Urduliz (10), Abadiño (45), Muskiz (27), Lemoiz (14), Ajangiz (21), Elorrio (97), Usansolo (28), Gernika (53), Ermua (30), Zornotza (80), Gorliz (10), Plentzia (16), Busturia (25), Trapagaran (39). GARA

Europa

Gasteizko udalbatzak onartu egin du Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako mandataria den Nils Muiznieks jaunari bidaltzea Bilduk Auzitegi Gorenaren doktrinaren kontra aurkeztutako mozioa.

ondorioak

Gasteizko Udaleko Bilduko bozeramaileak, Kike Fernandez de Pinedok, nabarmendu zuenez, frogatuta dago 20 urtetik gora espetxean emateak itzulezinak diren ondorio fisiko eta psikologikoak dakartzala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo