JAZZ JAIALDIA
Bihar abiatuko da Getxoko Jazzaldia
Bihar hasiko da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 37. edizioa. Ignacio Berroa perkusionista kubatarra izango da jazz jaialdiko protagonista nagusia, Biotz Alai plazan, 22:00etan. Talde lehiaketan, Pernal/Szkil Quintet boskotea arituko da, 21:00etan. «Hirugarren Milurtekoa» sailean, Valladolideko Stromboli hirukoteak joko du, Algortako Geltokiko plazan, 19:00etan. Bestalde, The Piper's Irish Pub tabernan jam session-ak egongo dira egunsentira arte.